prestaldizkaria

San Tomas egunean parte hartu eta dibertitzeko deia egin dute konpartsek

In Uncategorized on Abendua 18, 2012 at 8:14 am

san tomas 8220695232_bdd76d1360_m

Abenduaren 21ean Tomas Deunaren azoka ospatzen da eta urtero legez, 1980tik, Bilboko Konpartsak Areatzan egongo dira jai herrikoiak bultzatzen.

Txosna eta eszenatokia San Nikolas elizaren ondoan jarriko dituzte, ohi bezala, eta han giro ezin hobean dibertitzeko aukera egongo da: txalapartariak, erromeria, txerri pintxoak, indabak, etabar.

Aurten txerriaren protagonismoa berreskuratzen saiatu nahi dira Bilboko Konpartsak. Hori dela eta, Euskal txerri “zoriontsu” baten produktuen zozketa egingo dute.

Bilbotar eta bizkaitar oro gonbidatu dituzte Areatzara hurbildu eta ondo pasatzera.

  • 10:00 Txosnaren irekiera
  • 12:00 Eszenatokian: Txalaparta
  • 12:00 Elizaren ondoan: Pintxo eta indaben banaketa (tiketa erosi behar da)
  • 13:00 Eszenatokian: Bertsolariak (Oihana Bartra, Peio Ormazabal eta Arkaitz Estiballes)
  • 14:00 Eszenatokian: Gaiteroak
  • 16:00 Eszenatokian: Erromeria Gozo-gozo
  • 20:00 Alde Zaharretik: Bilbo kantari + triki (*)
  • 20:00 Eszenatokian: Txerri produktuen zozketa
  • 20:30 Eszenatokian: DJ Makala

(*) Bilbo Kantari Kalderapeko taberna aurrean hasiko da, Txakur Kalea 1.

INFO+ BILBOKO KONPARTSAK

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: