San Inazio, Elorrieta eta Ibarrekolandako Hiru Auzo merkatarien elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu auzoko kaleak alaitu eta salmentak sustatzeko.
– Abenduak 14 ostirala, 18:0-19:30 bitartean, Gaudeamus Hodie abesbatzaren kontzertu ibiltaria, Orixe kaleko 28. zenbakitik hasita Levante plazaraino eta Levantetik Arturo Campion kaleko 18. zenbakiraino.
– Abenduak 15 larunbata, eguerdian, kalejira Barakaldoko orfeoiarekin.
– Abenduak 22 larunbata, goizean, Olentzerok kuku bat egingo du San Inazion eta umeek ikazkinarekin argazkiak egiteko aukera izango dute.
– Urtarrilak 4 eta 5, Txu-txu trenak Agirre lehendakariaren 161. zenbakitik abiatuta, 20 minutuko bidaiak egingo ditu. Meltxor errege magoa ere bertan izango da umeei gozokiak eta opariak banatzen.