prestaldizkaria

Pintxodromoa: entsalda epela

In Uncategorized on Abendua 12, 2012 at 10:53 am

Entsalada IMG_5817

Deustuko zubian bertan kokatzen da Zubialde taberna. Iaz hartu zuten negozioaren ardura Borjak, barran, eta bere ama Maitek, sukaldean.

Goizeko 6:30ean zabalik dago eta tortilla sorta ederra eskaintzen dute. Enkarguz ere egiten dituzte. Terraza ederra, aukeran eguneko menua ala menu erdia, entsaladak, bokatak… giro paregabea topatu dugu bertan.

Pintxoaren historia
Ibilbide luzea egina zuen Zubialde tabernak Borjak eta Maitek hartu zutenean, 2011ko otsailean. Hala ere, haiek sartu bezain pronto, eskaintza zabaldu behar zutela sumatu zuten eta ordura arteko kartan zeuden bi entsaladetaz aparte, pastazkoa eta mistoa, beste hirugarren bat bururatu zitzaien, entsalada epela, alegia. Oilasko paparra, hirugiharra, arrautza eta intxaurrak ditu eta asetzeko modukoa da, inolako dudarik gabe. Harrera ederra izan du bezeroen artean.

Osagaiak
Letxuga, tomatea, arrautza egosia, hirugiharra, oilasko paparra, gazta, kipula, intxaurrak, Modena ozpina, oliba olioa, gatza eta azukrea.

Nola egin?
Letxuga garbitu, eskuekin zati txikitan apurtu, eta platerean jartzen da. Tomatea entsaladarako zatitu eta gehitzen zaio. Arrautza egosi ondoren, hozten denean, zatitu eta entsaladara botako dugu.

Kipula karamelatzeko, lehenengo olio pixka batekin gorritu eta gero azukrearekin nahastuko dugu.

Plantxan, oilasko paparra eta hirugiharra egingo ditugu eta karratu txikietan gaineratuko diogu okela barazkiei. Sandwichetarako erabili ohi dugun gazta zati txikietan zatituta gainetik botako dugu, okelaren berotasunarekin birrintzeko. Intxaur zatiak azkenengo momentuan erantsiko ditugu. Adi eta bizkor ibili, epel jan beharreko entsalada baita. On egin!

ZUBIALDE TABERNA
Deustuko zubia, 3
48014 Deustu
Tel. 94 475 71 98

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: