prestaldizkaria

Inkesta: Zein iritzi duzu etxe kaleratzeei buruz?

In Uncategorized on Abendua 10, 2012 at 8:36 am

inkesta

EKAITZ, Deustu: Oso txarto iruditzen zait. Egoera oso txarra da, jendea lanik gabe dago eta bankuak horretaz aprobetxatzen ari dira.

OSCAR, Gernika: Berba asko egiten dabe politikoek, baina egin gutxi. Eta bitartean jende asko etxea galtzen ari da, beraz, bada ordua zer edo zer egiteko, baina arin. Benetan agintzen dabenekin, hau da, bankuekin berba egin behar dute.

NAROA, Gernika: Arazo hau azken urteetan nabarmena izan da, eta azkenean pertsona batek bere buruaz beste egin behar izan du gizartea konturatzeko. Banku batzuk erreskatea eskatzen dabiltza, eta bitartean euren bezeroak kalera botatzen ari dira. Beraz, hor dago kontraesana.

MAIALEN, Ermua: Oso txarto iruditzen zait. Beste modu baten jokatu beharko litzateke arazo hori konpontzeko. Gauzak dauden moduan ez goaz inora.

XABI, Zamudio: Oso egoera larria da. Jendearen bizitzeko lekua ez litzateke espekulaziorako kontua izan behar. Etxebizitza gauza guztien oinarria da, eta hori ez badago ez dago ezer egiterik.

ANE, Deustu: Legea oso zaharra omen da, Europan beste lege batzuk daude malguagoak direnak. Harrigarriena da, hau bankuen negozioa izan dela. Bankuek bere momentuan etxebizitzen prezioak oso altu jarri zituzten, dirua eman zuten barra-barra eta orain sinistarazi nahi digute pertsona horiek ezin dutenez ordaindu kendu egin behar zaiela etxea. Gainera etxea bueltatzearekin ez da nahikoa, zorrari aurre egiten jarraitu behar baitute. Espainiako gobernutik ere ez dut ikusten inolako ahaleginik arazo hau konpontzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: