prestaldizkaria

Deustuko Herriko Tabernak 25 urte

In Uncategorized on Abendua 10, 2012 at 8:05 am

Herriko blog 25 urte DSC_0395

“Oso potoloa” izan bazen 20. urtemuga, are “potoloagoa” egin nahi dute Deustuko Herriko tabernako kideek 25. urtemugako ospakizuna. Abenduaren 14an mus txapelketa eta kontzertu emanaldiekin berotuko dute giroa egun handirako.

Abenduaren 15ean, hasteko, poteora deitu dituzte deustuarrak. Hegoaizeren musikarekin ibiliko dira batera eta bestera. Tripa betetzeko bazkari handia antolatu dute eta izena eman beharra dago aurretik Herrikora bertaratuta edo telefonoz deituta. Bazkalostean kantu-karaokean gustura abesteko aukera izango da. Lixeriketa egiteko, 2. poteoa antolatu dute 19:00etan eta 21:00etan suge zaharrari egur egin eta berriari ongietorria emango diote. Ondoren, koktelera, kutre-tonbola eta karaoke gehiago egongo da.

Abenduaren 23an ere izango da giro. Argazki erraldoia egiteko San Pedro plazan batuko dira Herrikoko hainbat belaunaldi. Ekitaldia ere prestatu dute. Txikienek gaztelu puzgarrietan jolasteko gunea izango dute. Ondoren, Herriko tabernan bermuta eta pintxo dastaketa.

INFO + DEUSTUKO HERRIKO TABERNA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: