prestaldizkaria

Azkuna alkateak lehentasuna eman die Deustuko Kanala irekitzeko lanei

In Uncategorized on Azaroa 7, 2012 at 8:37 am

Zorpetu egingo da Bilboko Udala 2013an Iñaki Azkuna alkateak iragarri duenez. Besteak beste, Deustuko Kanala zabaldu eta uharte bihurtzeko lanak burutzera 30 miloi euro bideratuko ditu Udalak.

Zorpetzeaz gain, hurrengo urtean %3,68 murriztuko du Udalak bere aurrekontua 2012arekin alderatuz, hau da, 17,4 miloi euro murriztuko du aurrekontua hurrengo urtean. Azkunak 2013rako aurkeztutako aurrekontuak behin behinekoak dira, baina EAJ alderdiak gehiengo osoa izanik Bilboko Udalean, arazo gabe onartuko ditu hurrengo udalbatzarrean 2013ko diru kontuak.

Datorren urtean gainera, Udalak 4 milioi euroko mailegua eskatuko du Gobernuaren egitasmo estrategiko bati ekin ahal izateko: Deustuko kanalaren irekiera Zorrotzaurreko penintsula uharte bilakatzeko. Azkuna alkate denetik lehendabiziko aldiz zorpetuko da Bilbo. Alkateak iragarri du zorpetzea “txikia” izango dela. Udal Gobernuak 30 milioi euro gastatuko ditu 2015era bitartean. Obrak eta Zerbitzuak Sailak udal aurrekontuaren laurdena izango du eta diru gehiago izango duen bakarrenetarikoa izango da (76,7 milioi euro izango ditu, 2012an baino %3,17 gehiago).

Auzoak kaltetu

Aurrekontua murrizteak ondorio kaltegarriak izango ditu auzoetan beste behin ere. Izan ere, 100.000 euroko beherakada izango dute auzoetara bideratzen diren inbertsioek. Txema Azkuenaga Bilduko udal taldeko eledunaren iritzian EAJk aurkeztutako aurrekontuak aurrekoen bide beretik doaz eta kontuak osatzeko hiritarren iritzirik jaso ez izana gogor salatu du. “Ez dute hiritarren iritzia kontuan hartzen ezertarako ere”, adierazi du.

INFO + ELKARTZEN

INFO + BRANKA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: