prestaldizkaria

Euskarazko punta-puntako kultur ekoizpenak Bizkaiko antzokietan, Udagoieneko Osteraren 13. edizioan

In Uncategorized on Urria 31, 2012 at 5:42 pm

Bizkaiko sei herritan izango da kultur zirkuitua, azaroaren 2tik 30era bitartean. ‘Errimak Oinetan’ dantza eta bertso ikuskizuna, Benito Lertxundi, Betagarriren disko berriaren aurkezpena, ‘Lingua Nabajorum’ antzezlana, Ruper Ordorika eta Hil arte bizi izango dira zirkuituan.

Gaur goizean Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren hamahirugarren edizioa aurkeztu dute Bilbon. Bertan izan dira Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko zuzendaria, Jasone Mendizabal; Topaguneko kultur eragilea, Aritza Escandon; Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia, Miren Dobaran; eta BBK Fundazioko zuzendaria, Gorka Martinez.

Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak euskarazko produkzioa hurbiltzen du Bizkaiko antzokietara. Aurtengo programazioa azaroaren 2an hasiko da Elorrion, eta azaroaren 30era arte luzatuko da. Sei emanaldi izango dira denera, eta euskarazko formatu handiko ikuskizunen aukera zabala eskainiko du programak ondorengo herrietan: Elorrion, Zallan, Bilbon, Igorren, Leioan eta Muskizen.

Aisialdian euskaraz gozatzeko aukera eskaini nahi du zirkuituak. Izan ere, bizipen positiboek euskararen erabileran eragin zuzena dute, eta horretarako Udagoieneko Ostera bezalako egitasmoak oso eraginkorrak dira. Bide horretan, hartzaile guztiengana heltzeko moduko programazioa eskainiko du zirkuituak, dantza, musika eta antzerkia uztartuz.

Esan bezala, sei emanaldi eskainiko ditu Udagoieneko Osterak:

· ERRIMAK OINETAN: Haatik dantza konpainiak, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia estreinatu zuen uda hasieran. Unai Elizasu eta Aiert Beobideren zuzendaritzapean, “dantza berriak bertsoei jarriak”. (Azaroak 2, ostirala. Elorrioko Arriola Antzokian, 22:00etan. Sarrera 8€)

· BENITO LERTXUNDI: Orioko bardoak udaberrian kaleratu zuen bere azken diskoa, “Oroimenaren oraina”. Kantu berriak, eta betikoak, bere Bizkaia maitean. (Azaroak 16, ostirala. Zallako Zine Antzokian, 20:00etan. Sarrera 12€)

· BETAGARRI: Gasteizko musika taldeak disko berria kaleratuko du Bilbon kontzertua eskaini eta bi egunera, “Zorion Argiak”. Bizkaiko estreinaldia izango da. (Azaroak 22, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean. Sarrera 8€
aldez aurretik, 10€ egunean bertan)

· LINGUA NABAJORUM: Mikel Martinezen eta Patxo Telleriaren azken antzezlana da Lingua Nabajorum. “Euskararen Historia bi Txoriburuk Kontatua”, Tartean Teatroa eta Ez Dok Hiru bikoteatroaren eskutik. (Azaroak 23, ostirala. Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan. Sarrera 6€)

· RUPER ORDORIKA: “Hodeien azpian” eta sasien gainean, Ruper Ordorikak bere azken diskoa plazaratuko digu. (Azaroak 24, larunbata. Leioako Kultur Leioan, 21:00etan. Sarrera 10€)

· HIL ARTE BIZI: Heriotzaz hitz egiten duen komedia eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia. Aktore lanetan, Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga. (Azaroak 30, ostirala. Muskizko Meatzari aretoan, 20:00etan.Sarrera 6€)

Sarrerak BBKren orotariko kutxazainetan zein aretoetan bertan eros daitezke. Betagarriren kasuan, Kafe Antzokian eskuratu daitezke.

Informazio gehiagorako, http://www.topagunea.org/ostera2012 web orrira jo daiteke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: