prestaldizkaria

Pintxodromoa: “Goxua”, Herriko taberna

In Uncategorized on Urria 30, 2012 at 3:39 pm

Abenduan beteko ditu Deustuko Herriko Tabernak 25 urte. Hainbat belaunaldiren topaleku izan denak eta oraindik orain badenak, aldaketak egin ditu. Urrian zabaldu berri dute, teilatua konponduta, lokala margotuta eta pintxo proposamena berrituta.

Goxua bezalako eskaintzaren ondoan ostiral iluntzeko bokatak, hanburgesak eta razioak aurki daitezke Deustuko Herriko tabernan.

Pintxoaren historia

Lokalaren berrirekierarekin, Herriko tabernako langileek orain arteko pintxoei buelta bat eman behar zitzaiela ikusi zuten. Goizetan eskaintzen dituzten gosarientzako tortilla, mokadutxoak eta sandwichak oso aproposak zirela, eta mantendu behar zituztela ikusi zuten, baina eguerdirako eskaintza handitu behar zutela pentsatu zuten. Lanetik irten eta ardo beltz berezi batekin edo marianito prestatu batekin lagunduta hartzekoa da Goxua pintxoa. Arraskasta ziurtatuta dute!

Osagaiak

Kuiatxoa, kipula, ahuntz-gazta, piper gorria, Modena krema, ogia, oliba olioa, gatza, azukrea eta ardo zuria.

Nola egin?

Zartaginean kipula karamelatuz hasi behar da. Horretarako kipula juliana eran zatitu eta 15 minutuz ardo zuriarekin batera zartaginean berotu. Sua amatatu eta azukrea gehitzen zaio, dena nahasten delarik hiru minutuz.

Kuiatxoa hatzamar bateko zabalerako xerratan zatitu eta olio txorrotada batekin zartaginetik pasatzen da, gatz pixka batekin.

Piper gorria zartaginean buelta eta buelta berotzen da eta ogia xerratan moztu ostean, zartagin bera erabiliko da berotzeko (piperraren zaporea xurgatzeko).

Muntaia egiteko: ogiaren gainean piperra jarri, kuiatxo xerra, ahuntz-gazta zatia eta beste kuiatxo xerra bat, dorre baten antzera. Guzti honen gainean kipula karamelatua erantsi eta modena krema gehitu. Epel jatea gomendatzen da. On egin!

Zailtasun maila: ertaina

Egiteko denbora: 20 minutu

Prezioa/Pintxo 1: 1,30€

 

DEUSTUKO HERRIKO TABERNA

Ramon y Cajal 29, Deustu

Tel. 94 476 13 91

deustukoherrikotaberna@gmail.com

facebook.com/people/Deustuko-Herriko-Taberna

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: