Aurten Intxixu Ikastolaren 35 urteurrena da eta ikastolan izandako ikasle batzuen ekimenez, urriaren 27an egun osoko programa antolatu da, bazkaria barne.
Intxixu Ikastolaren sorrera, euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten zuen Zubibarri taldeak bultzatutako ekimena izan zen. Haiek lortu zituzten lehenengo diruak (txosnen bidez) geroago lokalak, irakasleak eta sendiak, noski.
1977ko urriaren 17an zabaldu zituen ateak Baztan plazako elizako bi gelatxo prestatu ondoren. Bi andereño gazte eta adin ezberdinetako 23 haur hasi ziren bertan.
INTXIXU izenaren jatorria azaltzeko esan, garai hartan Intxixu izeneko antzerki talde bat zegoela, oso kartel bizia egin zuten bere lana aurkezteko eta gure eskuetara heldu zenean Intxixuren esanahia begiratuta, jakin genuen, Oiartzun aldeko basoetan bizi omen ziren aztitxoak zirela; txikiak, bihurriak, langileak, magikoak… ikastolara etorri behar zuten umeak ere txikiak, bihurriak, langileak eta nolabait magikoak izan behar zutelakoan… ingurukoekin komentatu eta izena gureganatu genuen.
Aurtengo jaiaren programa hauxe:
10:00etan TRIKI MARTXA, ikastola egon den eraikuntza guztietatik.
Toki bakoitzean, intxixu ikastolako egondako urtea gogoratzen duen karteltxoa inkatuko dugu: Baztan enparantza – Etxe-orratza (rascacielos delakoa) – Levante enparantza – La salle zaharra – Sarriko – Kanariar Uharteak
12:00etan TXOSNA, PINTXOAK eta MUSIKA
13:30 UMEEN BAZKARIA
14:30 PUZGARRIAK
15:00 HELDUEN BAZKARIA
*BERTSO-SAIOA (Arkaitz Estiballes…) – jai amaiera*
Bazkari txartelen salmenta urriaren 15etik 23ra – Idazkaritzan 9:00etatik – 17:30era – umeak 8€ eta helduak 10€.
Urtean zehar beste ekimen batzuk burutzeko asmoa badago.
ZORIONAK!