prestaldizkaria

Topaguneak bigarren kongresua abiatu du

In Uncategorized on Urria 11, 2012 at 11:08 am

“Federaziotik Mugimendura” izena eman dio Topaguneak gogoeta prozesuari. Kongresuaren bilkura nagusia Azaroaren 17an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Hurrengo urteetarako eraldabideak dira mugimenduaren azterketa gaia.

Bilboko Euskalduna Jauregian egingo du azaroaren 17an Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak bigarren Kongresua, Mugimenduaren hurrengo urteotako eraldabideak onartuko dituen Kongresua. “Federaziotik Mugimendura” izena jarri dio gogoetari Topaguneak, hurrengo urteetarako euskaldunon gizarte mugimendu indartsua antolatzea baitu xede modura.

Azaroko saioarekin amaiera emango dio Topaguneak 2011 urteko Kongresuan abiatutako gogoetari. Iazkoan euskara elkarteen mugimenduaren oinarri ideologikoak eta helburuak adostasun handiarekin onartu ziren, kideen %85en oniritzia jaso baitzuen “Euskaldunon Elkarteen Oinarriparrak” ponentziak. Bigarren Kongresuan mugimenduaren antolakuntza, finantzazioa eta jardunarekin lotutako eraldabideak (jarduera eraldatzeko proposamenak) aurkeztu ditu Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak, eztabaidarako.

Gogoeta prozesu parte hartzailea antolatu da bigarren Kongresurako, aurkeztutako eraldabide proposamenen arteko aukera Federazioko kide guztien parte hartzearekin egin nahi baita. Euskal Herrian zehar kokatuta dauden euskara elkarte guztiei aurkezpenak egin zaizkie lehen fase batean eta jadanik dokumentuen azterketan barneratuta daude elkarteetako ordezkariak, hurrengo asteotan eztabaidagai izango dituzten proposamenak aztertzen.

Azaroaren 17a hautatu da Kongresuari amaiera eman, eraldabideak onartu eta praktikan jartzen hasteko egun modura. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den biltzarrean mugimenduarentzat gogoeta sakonerako aukera eman duten bi urte eta erdiko prozesu sakonari bukaera emango zaio. Mugimenduko kide guztiei bertan parte hartzeko gonbidapena egin die Federazioko Zuzendaritza Batzordeak.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa 1997an sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 96 Euskara Elkartek osatzen dute. Elkarteon zein Federazioaren beraren helburua euskaldunon hizkuntza komunitatea indartzea da, euskararen erabilera sustatuz eta motibazioan eraginez. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nola haur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, entitateak euskalduntzea eta sentiberatzea.

INFO + TOPAGUNEA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: