prestaldizkaria

‘La II República y la Guerra Civil en Deustu’ liburua hainbat lekutan eskuragai

In Uncategorized on Urria 11, 2012 at 10:24 am

Borja Sarrionandia-Ibarrak zortzi urte eman ditu II. Errepublikan eta Gerra Zibilean Deustun jazotakoak biltzen. Errekopilazio eta kontsulta lan neketsua izan da. Emaitza Deustualdeko hainbat lekutan eskura daiteke.

Euskal Armadak guda galdu eta Espainiako tropa frankista Deustun sartu zenetik 75 urte igaro diren honetan, armada faxistaren garaipenak jendartean eragindako aldaketa sakona hobeto ulertzen laguntzen duen lana da. Idazlearen hitzetan, “memoria historikoa berreskuratzea beharrezko lana bihurtu da egungo egoera politikoa eta etorkizuna ulertzeko ezinbesteko tresna”.

Hurbileko ikuspuntutik, Deustutik II Errepublikak eta Gerra Zibilak Euskal Herrian izan zuten eragina aztertzea du helburu liburu honek.

Sarrionandia-Ibarra zortzi urtez aritu da lanean 500 orri inguruko liburu mardula osatzeko. Lana Ahaztuak 1936-1977 eta Goikoalde Kultur Elkarteak argitaratu dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: