prestaldizkaria

“Gabriel Arestiren kantuen gainean”, Anje Duhalde, Josu Zabala eta Rafa Rueda gaur kantuan

In Uncategorized on Urria 9, 2012 at 7:25 am

“Harako Gabriel Aresti hartaz” izenburupean bilbotar olerkariari buruzko zikloa prestatu du aste osorako Gabriel Aresti euskaltegiak. Gaur, kantu emanaldia izango da Kafe Antzokian. Anje Duhaldek, Josu Zabalak eta Rafa Ruedak Arestiren hitzak izango dituzte kantugai.

 • URRIAK 9 / 11,30ean eta 19,00etan

Kantagintza: “Gabriel Arestiren kantuen gainean”

Anje Duhalde, Josu Zabala eta Rafa Rueda kantuan

Ekitaldi honetan euskal musikak emandako hiru izen handik bat egingo dute beste izen handi bati ondo merezitako omenaldia egiteko asmoz. Hamaika dira, izan ere, Gabriel Arestik noizbait sortu eta laster gure musikariek kantu bihurtu zituzten olerkiak. Anje Duhaldek, Josu Zabalak eta Rafa Ruedak kantu horietako batzuk batu eta lagun artean kantatzeko moduan moldatu dituzte, gaur Kafe Antzokira bertaratzen direnek elkarrekin Gabriel Arestiren hitzak gogora eta kanta ditzaten. Gainera, kantuen aurretik aurkezpen labur bat egingo dute, bakoitzaren testuingurua ondo uler dadin.

INFO + GABRIEL ARESTI EUSKALTEGIA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: