prestaldizkaria

Txantxiku astialdi taldea Urnietan udalekuetan

In Uncategorized on Urria 3, 2012 at 8:53 am

Iazkoarekin alderatuz, bikoitzu egin da umeen kopurua aurtengo Txantxikuren udalekuetan. Deustuko ikastolara ez ezik deialdia beste ikastetxeetara zabaltzeak eragin zuzena izan du parte-hartzean.

Ume “asko”, “pilo bat” elkartu dira aurtengo udan Urnieta herrian, Txantxiku astialdi taldeak antolatutako udalekuetan. 10 urtetik 15era bitarteko 50 ume, hain zuzen. Deustuko ikastolako ikasleez gain, Intxitxu ikastola eta Ibaigane ikastetxeko umeak ere animatu dira oraingo honetan eta, ondorioz, iaz baino 15 ume gehiago izan dituzte.

Parte-hartze handiagoak erantzukizun handiagoa dakarrenez, Txantxikuko monitoreek -12 izan dira- antolaketa berritu dute. Orain arte “denen artean” egiten zen antolaketa, “eguneka” banatu dute. Itziar begiralearen arabera ekintzak “hobeto lotzeko” balio izan du, nahiz eta ardura egunean “lan asko” egitea egokitu.

Leku ugari, bero ugari

Ez dute leku arazorik izan Urnietako Elketa basetxean, ez lotarako, ez jatorduetarako, ez ekintzak burutzeko aterpetxea oso handia baita. Igerilekua izan dute faltan, baina Donostiara eginiko bi ibilaldietan hondartzan bainatuz, bai Zurriolan, bai Kontxan, lortu dute freskatzea.

Izan ere, bero handia pasa dute. Urnietatik Andoainera oinezko ibilaldia prestatuta zuten egunean, 40 graduko bero zapa jasan zuten. Egun hartan ume batzuk “lesionatu” egin ziren eta aterpetxera bueltatu behar izan zuten. Bidean aurrera jarritu zutenek errekan bainua hartu zuten: “Eskerrak”, dio Janirek egun hartan pasatako beroa gogoratzean. Gau hartan, Andoineko plazan jolasean ari zirela, udaltzainek errieta egin zieten. Iratiren esanetan, “gehiegi animatzeagatik”. Ahotsaren bolumena jaitsi zezaten eskatzeko errieta txikia baino ez zen izan.

Gaubelarekin ahaztu zuten gertatua, Untzi zoriontsuaren jolasean dibertituz. Frontoian egin zuten lo, esterilla zabaldu eta lozakuan sartuta.

Famatuen udalekuak

Pertsona ezagun ugarirekin egin dute topo Txantxikutarrek, batzuekin kasualitatez, nahita beste batzuekin. Donostian Albako dukesa eta bere senarra ikusi zituzten eta Hernanin Julen Madina korrikalaria. Aterpetxean, berriz, El Conquistador del fin del mundo telebista programako Veroren bisita jaso zuten eta berarekin El Conquis jolasean aritu ziren trebetasun frogak landuz.

Lipduba

“Egun osoko lana” izan zen lipduba prestatzea eta hala ere “hiru, lau, bost aldiz” errepikatu behar izan zuten behin betiko bertsioa grabatzeko. “Udalekuetako egunerokotasuna azaltzen du lipdubak, istorio ezberdinekin”. Azken egunean ikusi zuten grabatutakoa eta umeen gurasoen baimena lortzen dutenean -laster hasiko dira baimenak eskatzen- Internet sarean eskegiko dute nahi duen guztiak ikus dezan.

Aurkezpen jaia

Udalekuak bukatuta, ikasturte berriari begira jarri da Txantxiku astialdi taldea. Erronka eta dinamika berriak aurkezteko hitzordua urrian izango da, oraindik zehaztu gabeko egunean. Informazio gehiago: txantxiku@hotmail.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: