prestaldizkaria

Pintxodromoa: Norvegiarra (Bar Bidegorri)

In Uncategorized on Urria 3, 2012 at 9:33 am

Iruña kaleko goikaldean, metroko igogailuaren aurrean, Bidegorri taberna dago. 2002an zabaldu zuen Mikel deustuarrak, eta garai hartan hasi ziren bizikletan ibiltzeko bidegorriaren obrak. Hortik hartu zuen tabernak bere izena. Goizeko 10etan zabaltzen dute aste barruan eta eguerdiko 12etan igandetan.

Pintxoaren historia
Duela hamar urte, taberna zabaldu bezain pronto, hasi zen Miren Jone sukaldaria pintxo norvegiarra egiten, izan ere bezeroen kutunetarikoa dela kontatu digute. Aste barruan beste motatako pintxo ba-tzuk prestatzen dituzte Bidegorrin; tortilak, mokadutxoak… eta igandetan bakailaoz ala izokinez egindako pintxo bereziak egiten dituzte. Oso aproposa da ardo zuriz edota txakolinez lagunduta hartzeko.

Osagaiak
Atuna, kipula, maionesa, chatka, izokina, ogia, aneta (eneldo).

Nola egin?
Atuna, kipula eta chatka txikitu egin behar dira. Maionesarekin nahastu egiten da pasta homogeneoa lortu arte. Ahalik eta zati txikienetan zatitzea komeni da, horrela entsaladilla antzeko baten itxura hartu arte.
Bestalde, izokina xerra finetan zatitu eta prest dugun entsaladillarekin rollito bat egingo dugu.
Kontu handiz sartuko dugu en-tsaladilla izokin rollitoaren barruan, bazterrak ondo itxiz.
Ogia xerratan zatitu eta berotuko dugu. Izokin rollitoa gaineratu egiten zaio ogi xerra bakoitzari. Gainetik aneta pixka bat botako diogu izokin rollito bakoitzari, honek ukitu berezia emango dio. Hotz zerbitzatu behar da pintxo freskoa baita. On egin!

Zailtasun maila: ertaina
Egiteko denbora: 15 minutu
Prezioa 1: 1,30€

Kontaktua: BAR BIDEGORRI
Placido Careaga plaza, 1
DEUSTU
94 475 06 04
itsaslehoia@gmail.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: