prestaldizkaria

Inkesta: Zer deritzozu katalanek independentzia eskatzeari?

In Uncategorized on Urria 3, 2012 at 9:06 am

Joseba – Deustu-Sopela

Herri guztiek dute erabakitzeko eskubidea. Katalanek eurek erabaki badute, ondo deritzot.

Kimetz – Santutxu

Erabat ados, aurrera, kontsulta dezatela. Hiritarren gosea asetzeko erreferenduma egin eta emaitza errespeta dezatela. Euskal herritarrok badugu zer adostu eta ikasi.

Noelia – Castelló

Eskubidea behar dute. Galde diezaietela eta, emaitzak kontuan hartuta, erabakiak har daitezela. Benetan ehuneko esanguratsua alde bada, datuak eskuan, Estatuak hitzarmena lortu behar du. Indarkeriarik gabe eta elkarrizketaren bidez.

Joxantonio – Deustu

Katalanek erabakitakoa begirunez hartuko dut. Ondo deritzot, eurek erabaki behar baitute, eta Madrilek onartu. Geuk esateko dugun hori bezalaxe.

Encarna – Santander-Erandio-Deustu

Imajinatzen dut katalanek eskatutakoa aztertu dutela. Ondo deritzot, euren hizkuntza eta gainerako guztia errespetatu behar da. Zerga piloa ordaintzen dute, han gera daitezela ba!

Pilar – Ameriketako Estatu Batuak-Arteaga-Deustu

Hau bekaizkeria! Amorrua sentiduten dot, aurreratu jakuz! Geu baino ausartago jokatu dabe, ez deutse inori eta ezeri itxaron. Hasteko, herri batzuetan independentzia aldarrikau, eta gero Katalunia osoa lotu jake.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: