prestaldizkaria

Veronica Brizuela: “Paraguaiarrak esnatzen hasita daude”

In Uncategorized on Urria 2, 2012 at 4:42 pm

Ekainean Paraguaiko presidentea epaitu ostean kargutik kendu zuen Senatuak. Gure artean bizi diren paraguaiarrek estatu kolpea salatu zuten Euskaldunako zubipean. Kalera irteteko dei hura Veronicak egin zuen.

Zelan bizi izan zenuen Fernando Lugo presidentearen epaiketa eta kargugabetzea?

Kolpe gogorra izan zen. Larri, indar gabe, etsituta sentitu nintzen. Paraguain inoiz aldaketarik ez nuela ikusiko uste nuen, eta Lugoren ezkerreko gobernua iritsi zitzaigunean honako putakeria hau egin digute.

Zein da lau hileren ondoren egungo egoera politikoa?

Ez du hobera egin. Alderdi tradizionalistak eta Rio Tinto eta Monsanto multinazionalak lehen unetik ahalegindu dira Lugo agintetik kentzen sabotajeekin. Oraingo agintariak aurreko diktadoreen semeak dira. Doako osasun kontsultak kendu dituzte eta Estatuko indar armatuei aurrekontua handitu diete. Kriminalizazioak eta nepotismoak gora egin dute.

Nolatan egin zenuen protesta egitera irteteko deia?

Ikaskide ohiekin eta atzerrian bizi diren paraguiarrekin kontaktuan jarri nintzen eta sare sozialetan taldeak sortu genituen. Paraguain informazioa  eten zuten, ez zela ari ezer ere gertatzen zioten komunikabideek, dena ondo zegoen itxura ematen zuten. Kanpoan gaudenok informazio gehiago dugu eta barrukoei gertatzen dena kontatzen ari gara. Paraguaiar suminduak elkartuz zerbait egin behar genuela pentsatu nuen, hiru pertsona soilik batu arren. 20 bat batu ginen azkenik.

Zelako jendea elkartu zineten protestaldian?

Espero ez neun jendea hurbildu zen bere kartelekin. Bereizkeria eta zapalkeria jasan arren, kultura eta pentsaera aldaketaren alde erantzuten ari den jendea da. Espainola ez  dakiten paraguaiarrak ere han izan ziren.

Zer deritzozu nazioarteak eman duen erantzunari?

Lehen unetik, Europar Parlamentuko ezkerreko diputatuak Lugoren epaiketaren eta kargugabetzearen aurka agertu ziren. Mariano Rajoy berak ere aitortu zuen estatu kolpea izan zela. Interes ekonomiko asko dago jokoan, tartean, Paraguaiko baliabide naturalak.  OEAk adierazi du Paraguairi zigorra ezarriko diola hurrengo urteko hauteskundeen jarraipena eginez balizko iruzurrengatik. Paraguai iruzurrengatik ezaguna da. Hildakoek ere bozkatzen dute gure herrian.

Zein da zure desioa hurrengo urteko hauteskundeei begira?

Ezkerreko alderdiak irabaz ditzala hauteskundeak. Paraguaiarrak esnatzen hasita daude. Lehen ez zen politikari buruz hitz egiten. Orain, berriz, hauteskundeetaz, aukeratzeaz, eskubide eta obligazioetaz arduratzen hasita daude. Nekazariak izugarri antolatu dira, beraiek izan dira zapalduenak. Gure itxaropena beraiengan jarrita dago. Aurrera egin behar badugu beraien in darrarekin izango da.

Noiz etorri zinen Deustura?

Duela bost urte. Hego Korean Soziologia eta Politika ikasten egon nintzen. Han bukatuta, motxila bizkar gainean nuela Suitzatik heldu nintzen bertara. Ikaskide ohi batekin elkartu nintzen eta familia osatu nuen.

Zer moduz bizi zara Deustun?

Ezin izan dut Deustutik kanpo bizi. Paraguain asko gozatzen dut, baina ez naiz etxean sentitzen. Hemen, aldiz, bai. Gure bizitza osoa Deustun dago.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: