prestaldizkaria

Mintzapraktikarako Berbalagun taldeak martxan dira Deustualdean

In Uncategorized on Iraila 27, 2012 at 9:30 am

2012-13ko Mintzapraktika egitasmoa abian da. Aurtengo izen-emate kanpainarako erabili den bideoko protagonistak Mihiluze saioko Ilaski Serranok eta Kike Amonarriz eta hainbat berbalagun dira. 

Maitasun adierazpen bat, azken hamarkadatan euskaldunon mundura hurbildu eta mundu honetako parte izateko hautua egin duten guztientzako, hautua egiten ari direnentzako. Eta maitasun adierazpen bat, era berean, euskaldunon komunitateko kide izanik, komunitatea handitu eta lagun berrientzako bidelagun lana egin duten eta egiten dutenentzako. Hori baitira mintzapraktika egitasmoak, euskaldunok elkarrekin egoteko eta komunikatzeko sortutako elkarguneak. Maitasunetik sortutako espazioak; hizkuntzarekiko maitasunetik. Eta gune horietan esker ona da nagusi. Euskaraz bizitzeko ahalegina egitea erabaki dutenek euskaldunon komunitatean bidelagun direnekiko esker ona; eta euskaraz bizi garenok, gurekin batera bizitzeko hautua egin dutenekiko esker ona.

Gaur egun, 5.000 lagun ari dira mintzapraktika programetan parte hartzen, 65 herri eta eskualdetan. Astean ordubetez, aisialdian euskaraz aritzeko laupabost laguneko taldeak osatzen dituzte.

Mintzalagun gehienak hiriburuetan edo herri handietan kokatzen dira. Herriaren arabera, berbalagun, solaslagun, mintzakide edo solaskide izenak ere hartzen dituzte mintzalagunek.

DEUSTUALDEKO BERBALAGUNA

Ramon y Cajal, 42

94 447 10 42 (astearte eta ostiraletan 19:00etatik aurrera)

http://berbaizu.org/berbalaguna

deustualdekoberbalaguna@gmail.com

www.mintzapraktika.orgwww.youtube.com/watch?v=nHIzbvXkVhM

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: