prestaldizkaria

Pantaila handira zein txikira datorkigun euskarazko zinea

In Uncategorized on Iraila 20, 2012 at 11:59 am

Zineuskadik orain arteko euskarazko filmeen eskaintza epe laburrean handituko du bai zine aretoetan bai DVD formatuan edota streammingen bidez ikusgai jarriko diren filmei esker.

Donostiako Zinemaldiko atal ezberdinetan proiektatuko diren “El Hipnotista” (“The Hipnotiste” / “Hipnotisören”), “To say goodbye”, “Pura Vida” eta “El Chef” (“Comme un chef”) filmak euskal zinemetan euskaraz ikusi ahal izango dira hilabete gutxi barru.

Urriaren 11n, Briar Marchzuzendariaren “There was once an island” dokumentala estreinatuko da, urriak 31n Scott Derrickson zuzendariaren eta Ethan Hawke antzezten duen “Sinister” beldurrezko pelikulari helduko zaio txanda eta azaroak 31n animaziozko “Zarafa”-ri. 2012 urte amaitu baino lehen, beste izenburu batzuk gehituko zaizkie aipatutako hauei.

Euskarazko DVD berriak

Euskaraz bikoiztuta dauden pelikulei (‘Horton’, ‘Ice Age 3’, ‘Percy Jackson eta Tximista Lapurra’, ‘A-Taldea’, ‘Marmaduke’, ‘Gaua eta Eguna’ eta ‘Chloe’) bi izenburu berri batu zaizkie, haur-ikusleei zuzendutako animaziozko “Rio” eta “Hanburgesa Zaparrada” filmak.

www.kulturklik.net web gunean filmak streamming-en bidez doan ikusteko aukera dago.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: