prestaldizkaria

BEZ berriak garestitu egin du Bilboaldeko garraio publikoa

In Uncategorized on Iraila 4, 2012 at 8:56 am

Gobernu Zentralak irailaren lehen egunetik ezarritako BEZ berriak eragin zuzena izan du Bilboaldeko autobus, metro, igogailu, funikular eta taxien prezioan. Hona hemen igoeren berri zehatz-mehatz.

Bilbobusa

BEZaren araudi berriak bidaiarien garraioari ezarri beharreko gaur egungo tasa murritza %8tik %10era igo du. Horren ondorioz, tiketak eta garraio-txartelak zentimo bat eta biren artean garestituko dira. Hala, 1,20 euro kostatzen zen Bilbobuseko ohiko tiketa 1,22 eurotan dago, Creditranseko bidaiaren prezioa 0,59tik 0,60 eurotara aldatu da, hobaridun gizarte-txartelaren prezioa 0,29 ordez, 0,30 euro kostatzen da eta Hirukotrans-20ko bidaiak ostera, 0,46 euro baino, 0,47 balio du egun. Bilbobuseko linea desberdinen arteko aldaketa doakoa izango da lehenengo bidaia balioztatu denetik hurrengo 45 minutuetan, orain arte bezala.

Metroa

Creditrans txartelarekin egiten den bidaia zentimo 1 eta 2ren artean igo da irailaren 1etik, Gizatrans txartelarekin egiten den bidaia zentimo 1 garestitu da eta bidaia arruntaren (bidaia bakarrekoa) prezioa mantendu egin da.

Artxandako Funikularra

BEZren tasa berria ezartzearen ondorioz, Artxandako Funikularraren garraio-txartelak zerbitzua ere zentimo bat edo bi garestitu du. Halaber, Artxandako Funikularrak Bilbon kudeatutako 18 igogailu publikoen erabilera doakoa da, orain arte bezala.

Taxiak

Taxi-zerbitzuan ere zentimo bat edo biko igoera eman da ibilitako kilometro bakoitzeko tarifan. BEZren tasa %8tik %10era igotzeak 7 eta 20 zentimo artean garestitu du taxiaren abiasaria.

TAO eta aparkalekuak

TAO sistemari lotutako lur gaineko aparkalekuetan eta lurrazpiko txandakakoetan ere eragina izan du BEZaren aldaketak. Arrazoi teknikoak direla eta, irailaren 1erako aldatzerik izango ez duen TAOren kasuan, igoera 2013ko urtarrilaren 1ean ezarriko da.

Bilboko Udala

BEZren 2010eko igoeran, Udalak aldaketa horrek eragindako garestitzea bere gain hartu zuen, baina oraingo egoera ekonomikoak igoera berria bereganatzeko “aukerarik ez du ematen”. Edonola ere, BEZren igoerak “ez dio diru-sarrera handiagorik ekarriko” Udalari jakitera eman duenez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: