prestaldizkaria

San Inazioko jaiak: txupinazoa eta pregoia 19:30etan Aoiz plazan

In Uncategorized on Uztaila 24, 2012 at 6:47 am

Berrikuntza handiak izango dira aurtengo San Inazioko jaietan; txosnaguneak bere formatua aldatuko du auzora zabaltzeko. Gainera, bi koadrila berri sortu dira parrandarako eta lanerako prest. Erdu uztailaren 24tik 31ra.

Levante plazak jaietan izan ohi duen itxura erabat desberdina izango da aurten. Jai Batzordeak hausnarketa egin ondoren, eszenatokiari eta txosnaguneari buelta ematea erabaki du. Agirre lehendakariaren etorbidera begira jarriko ditu, “barrakei begira, auzora begira”. Jai Batzordeko kide den Haizearen iritziz, “ghettoa zabaltzeko” modua da hau, “auzoaren beharrizanetara egokitzeko” neurria.

Baina bada gehiago ere. Karpa erraldoi bat kokatuko da Levante plazan eta karpapean egongo dira Jai Batzordearen txosna, konpartsen txosnak eta bazkaldu eta afaldu egiteko gunea.

Jaien hasiera, uztailak 24, TXUPINAZOA!

18:00  Pala txapelketaren jarraipena frontoian.

18:00  Umeentzako puzgarriak Levante plazan.

19:30  Txupinazoa eta pregoia Aoiz plazan, BEGIGORRI kuadrilaren eskutik. 2011ko txapeldunak!

20:00  Konpartsa eta koadrilen jaitsiera Lehendakari Agirre etorbidean zehar.

20:30  Jaigunearen irekiera eta LIPDUBaren grabaketa Levante plazan, bitartean umeetzako puzgarriak.

21:30 Umeentzako Txokolatada Gernika Goxotegia eta Iker Txurreriaren eskutik.

22:00  Nagusientzako txontxongilo ikuskizuna, Nafarroako Erriberatik:“Los Pilindrajos”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: