prestaldizkaria

Bihar, asteartea, hasiko dira San Inazioko jaiak

In Uncategorized on Uztaila 23, 2012 at 7:07 am

Berrikuntza handiak izango dira aurtengo San Inazioko jaietan; txosnaguneak bere formatua aldatuko du auzora zabaltzeko. Gainera, bi koadrila berri sortu dira parrandarako eta lanerako prest. Erdu uztailaren 24tik 31ra.

Levante plazak jaietan izan ohi duen itxura erabat desberdina izango da aurten. Jai Batzordeak hausnarketa egin ondoren, eszenatokiari eta txosnaguneari buelta ematea erabaki du. Agirre lehendakariaren etorbidera begira jarriko ditu, “barrakei begira, auzora begira”. Jai Batzordeko kide den Haizearen iritziz, “ghettoa zabaltzeko” modua da hau, “auzoaren beharrizanetara egokitzeko” neurria.

Baina bada gehiago ere. Karpa erraldoi bat kokatuko da Levante plazan eta karpapean egongo dira Jai Batzordearen txosna, konpartsen txosnak eta bazkaldu eta afaldu egiteko gunea.

Jaien hasiera

Uztailaren 24an, 19:30etan, San Inazioko Kultur Etxea izandakotik –egun, Euskararen Etxea– Levante plazara abiatuko dira auzoko konpartsa eta koadrilak. Iazko jaietan koadrilen arteko lehiaketan txapeldun izateagatik, Begigorri koadrilari dagokio aurten jaietako pregoia botatzea. Pregoi ostean, lipdubaren grabaketa izango da plazan.

Egitarau betea

Antzerkiaren aldeko apustuari eutsi dio beste behin ere Jai Batzordeak, “jendeak asko eskertzen baitu”. Hiru izango dira ikusi ahal izango diren antzerki ikuskizunak, ume zein helduentzakoak.

Beste berrikuntzetako bat uztailaren 26an, ostegunean, izango da Kubatar Eguna antolatu baitute. Kubatar dantzariak, cha cha cha ikasteko tailerra eta mojito txapelketarekin osatuko dute eguna.

Igandea, uztailaren 29a, egun berezia izaten da San Inazion, paella txapelketan “pentsaera, izate, jatorri ezberdineko auzotarrak” biltzen baitira plazan. Giro “polita” sortzen da jaietako ekitaldi jendetsuenean.

San Inazio egunez, uztailak 31, jatekoak elkartzen ditu berriz ere auzotarrak. Azken egunean marmitakoa prestatzeko batzen dira koadrilak eta konpartsak.

Kontzertuak

Mamba Beat eta Anaia-arrebak taldeak arituko dira San Inazioko eszenatoki berrian uztailaren 27an. PlayBack arrakastatsua larunbatera (uztailak 28) aldatu dute koadrilen inplikazio handia ikusirik eta, ondoren, erromeria izango da nekatu arte dantzan egiteko. Astelehenean berriz (uztailak 30), Cherry Boppers taldea eta DJak igoko dira Levanteko eszenatokira.

Ilusioa eta esker ona

Bi koadrila berri izango dira aurtengo San Inazioko jaietan: Patxanga eta Sanifest izenekoak. Pozik daude Jai Batzordean koadriletako jendea lanerako “ilusioz” batu zaielako.

Esker ona ere adierazi nahi diete “krisi garaian” jaien alde lanean ari direnei eta era batera edo bestera jaiei babesa ematen dietenei: koadrila, konpartsa, auzotar eta merkatariei, hain zuzen ere.

Bilboko Udalaren jarrera jaiekiko eskasa baino eskasagoa dela salatzen du Haizeak. Komunen alokairua ordaintzeko iristen ez den laguntza ekonomikoa ematen du eta, hori gutxi balitz, San Inazioko eskolan futbito txapelketa antolatu ahal izateko baimen ematea erraztu ordez, zaildu egiten du, lehioz lehioko odisea bihurtuz. Haizeak patxada handia agertzen du: “Udaleko laguntzarik gabe ere jaiak aurrera doaz, beraz, ez dira hain garrantzitsuak izango”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: