prestaldizkaria

Bilboko Konpartsek beren eguna ospatuko dute bihar Areatzako goikaldean Udalaren trabei aurre eginez

In Uncategorized on Uztaila 20, 2012 at 9:21 am

Azken 20 urtetan Konpartsero Eguna “leku berean” ospatu dute Bilboko Konpartsek, Areatzako goikaldean. Aurten, baina, Espazio Publikoaren Erabilerarako Bulegoak Areatzako kaia erabiltzeko baimena eman die, ez goikaldea.

Konpartsek diotenez, “inolako arazorik sortu gabe, guztientzako jaia sortzen” ospatu dute Konpartsero Eguna beti: “Hoberen egiten dakiguna da eta horrela jarraituko dugu”. Bihar, konpartsek Udalaren aginduari ez diotela “men egingo aurreratu dute: “Ezin dugulako”.

KONPARTSERO EGUNA, uztailak 21 larunbata, Bilboko Areatzan:

  • 12:00
    • Umeentzako tailerrak
    • Puzgarriak
    • Txistorra eta piper banaketa
    • Pintxo lehiaketaren hasiera
  • 13:30 Pintxoen aurkezpena
  • 14:00 Pintxo lehiaketaren sari banaketa
  • 14:30 Bazkaria
  • 17:00 Erromeria: Gozo-gozo
  • 19:30 Kalejira Orkrestarekin

Bilboko Konpartsen agiria Konpartsero Egunaren harira

Berroren Udal Gorentasunak (hemendik aurrera BUG) Iñaki Azkuna Jaunak konpartsero eguna Arenalean ospatzea debekatu egin digu, azken 20 urteetan egin dugun bezalaxe.

BUGek arazo ugari ditu. Lehena, arrazoia eman eta koipetzen ohituta dagoela, horregatik ezin ditu desakordioak jasan, eta kritikak are gutxiago.

BUGeri, Konpartsok, Aste Nagusian berak aukeratu duen txikigune eta kontzertuetarako kokapenekin ados ez egoteak mina egin dio, eta gainera publikoki adierazi izanak are mingarriagoa suertatu zaio. Ironia eta txantxa erabiltzeak ere izorratu egin dio.

“Munduko Alkaterik onena” izateko bere hautagaitzari buruz barreak egiteak, zaldi-estatua bat eskatzea eta Bilboren izenaren aldaketa eskatzeak bere onetik atera dio.

BUGek, “txirene”a izateaz harro agertzen bada ere, ez du umore handirik, beraz mindu egin da eta zezen baten pare eraso egiten du.

Konpartsok ez dugu ulertzen zer dela eta Udaletxeak gure kontra egiten dituen eraso eta mespretxu etengabeak jasotzen egon behar garen. Bilboko Konpartsakek 1978 urtetik Bilborengatik lanean dagoen taldea da, jai herrikoien alde, kultura, gastronomia, euskara, hiritar balioengatik…

Aste Nagusia baldin badago Bilboko Konpartsakek sortu izan zuelako da eta urte guzti hauetan bizirik mantendu izan duelako. Bilbon inauteriak baldin baditugu, Bilboko Konpartsakek guztiontzako berreskuratu izan zuelako da. Ehundaka lagun bolondres aritzen gara urte osoan zehar ekimen guzti hauek aurrera ateratzeko, konpartsetan eta Udal Batzorde Mistoan.

Zergatik egon behar dugu beti susmopean? Zergatik etengabe erasotuak, mespretxatuak eta zigortuak izaten gara? Jakin daiteke zer egin diogun BUGeri horrela tratatzeko?

Hiritarron partehartzea edo eta auto-antolaketaz usaintzen duen edozein gauzak BUGeri negala sortarazten dio. Horregatik txisteratik atera du, hiritarroi kalearen erabilpena lapurtzen digun esparru publikoaren erabilpenerako ordenantza, SAM eta bere lagunen jabetza pribatua izango balitz bezala, haien kuerdakoek edo eta ondo ordaintzen dutenek soilik erabili ahal izateko.

Ba ez BUG ez. Pena handiz, baina ez zaitugu ez dugu men egingo.

Bilboko Konpartsakek 20 urte hauetan zehar, egun hau leku berean ospatzen daramatzagu, umeentzako ekimenekin, bilbotarren artean eusko labeladun elikagaiak banatzen, jaten, edaten, abesten, barre egiten eta dantzatzen. Inolako arazorik sortu gabe. Guztientzako jaia sortzen, hoberen egiten dakiguna da eta horrela jarraituko dugula. Eta badakizu zergatik ez dugun men egingo? Ezin dugulako.

KALEA GUZTIONA DELAKO!

Bilboko Konpartsak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: