prestaldizkaria

David Espinosa ‘Mi gran obra’ gaur eta bihar La Fundicionen

In Uncategorized on Uztaila 18, 2012 at 9:02 am

BilbaoEszenaren 2012ko Arte Egoitzetako bat irabazi duen David Espinosa katalanaren ‘Mi gran obra’ proposamena gaur eta bihar aurkeztuko da, arratsaldeko 20:00ean, La Fundicionen, gehienez ere 15 pertsonak osatutako foroaren aurrean. 

Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak, David Espinosa artista katalanaren diziplina anitzeko proiektu berritzailearen eraikuntza prozesua zabalduko du ikus-entzuleen aurrean datorren astean. Artista, arte bizietan oinarritutako lan hori ari da amaitzen Bilbon, Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero ematen duen Arte Egoitzetako baten laguntzarekin.

David Espinosak bere lana konpartituko du, bi emanaldi eskainiz gaur eta bihar (uztailaren 18an eta 19an), arratsaldeko 20:00etatik aurrera, La Fundicionen. Egunero, gehienez ere, 15 pertsonak ikusi ahal izango dute bere emanaldia. Urriaren hasieran Terrassako TNT jaialdian estreinatuko den eta urriaren 26tik azaroaren 4ra ospatuko den Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren – BADen, hurrengo edizioan Euskadira helduko den ‘Mi gran obra (un proceso ambicioso)’ lanaren eraikuntza prozesuaren erakustaldia izango da.

Testu interpretazioan lizentziatua dagoen eta dantza garaikide eta bat-batekotasun ikasketak dituen David Espinosaren helburua, ‘Mi gran obra (un proyecto ambicioso)’ lanaren sorkuntza eta ekoizpena ‘Artistak Egoitzan’ programaren barruan amaitzea da; lan horren xedea formatu handiko ikuskizuna egitea da, baina bereizgarri txiki batekin: dena txikian, miniaturan, egingo da.

Informatika eta bideo ekipoak erabiliz, artistak eskalaren ideia lantzen du, eta horretarako arkitekturako planteamenduak eta teknikak erabiltzen ditu. Horretarako, sorkuntza prozesuan, maketatan espezializatutako arkitekto baten laguntza izan du. Izan ere, proiektu hori, artistarentzat ‘obra handia’ ideia denaren utopiatik sortzen baita.

Hori dela eta, kontzeptu hori muturreraino eraman nahi du, eta, ikuspuntu formaletik lantzeaz gain, edukiaren ikuspuntutik ere landu. Aurrekontuek edo teknologiak ezarritako mugarik ez duen espazio eszeniko baten, antzoki ideal baten, ikuskizuna aurkezteko aukera eskainiko digun espazio utopiko baten, diseinuan eta eraikuntzaren ideian oinarritzen da, eta horri, utopiei, buruz hitz egingo du. Proiektua erreferentziazko lan handi batean oinarritzen da, Santo Tomas Mororen “Libro del estado ideal de una república en la nueva isla de Utopía” (1516) lanean, hain zuzen ere.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: