prestaldizkaria

Zaloa Ipiña artista deustuarraren erakusketa gaurtik ikusgai Michel Mejuto galerian

In Uncategorized on Uztaila 17, 2012 at 8:00 am

Bilbao Arte Fundazioak eta Michel Mejuto galeriak “oporretan zabalik” erakusketan bat egin dute aurten berriz ere, BilbaoArte 3.0. proiektuaren barruan. Zaloa Ipiña Deustuko margolariak BilbaoArte Fundazioaren beka du eta argi-sortarekin eginiko lan berrienak erakutsiko ditu.

Inaugurazioa: uztailak 17, 20:00.

Zaloa Ipiña Bidaurrazaga Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal herriko Unibertsitatean 2009an, eta ondoren, CIEC Fundazioaren Obra Grafika masterra burutu zuen, A Coruñan. Itzal Aktiboa 2011 Gazte Sorkuntza – Arte Garaikidearen lehenengo saria jaso du eta beste sari batzuen artean, Infagrafica, Grabatu Garaikidearen Lehenengo Jaialdian, hautatua izan zen 2008an Cuencako Udalak antolatuta. Bere lanak ikusgai daude Artelekun (Donostia), CIEC Fundazioan (A Coruña), Ekonomi Itunaren eta Ogasunen Dokumentazio Agiritegian (UPV/EHU) eta Emetel enpresan (A Coruña).

“Argia irudikatu izan da forma obiektual bezala, mugimendu bezala, bere izaera fisikoagatik abiadura handiko kontzeptu bezala eta, baita ere kolore ugarien sortzaile bezala. Aldi honetan ostera, edozein espaziotara moldatzeko daukan ahalmena izango du ikerbide. Zaloa Ipiña murgiltzen den proiektu hau bi serie fotografikori esker jaio zen, non argia materializatu ahal izan zuen eta gorputza eman: Argia ezta ikusten?/¿La luz no se ve? eta Argi distira/Ráfagas de luz, era berean Gabriel Arestiren olerki batetik hartuak. Hala dio bertan:argia ez da ikusten”. Hausnarketa honetan oinarritzen da artistaren lana, argia begiz ikusten ez bada ere, berari esker ikus baitezakegu.

GALERÍA MICHEL MEJUTO
Juan de Ajuriagerra, 18
http://www.michelmejuto.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: