prestaldizkaria

Euskararen erabilera Bilboko kaleetan ia ez da igo azken 22 urteetan

In Uncategorized on Uztaila 16, 2012 at 10:11 am

Euskararen kale erabilera trabatuta dago Euskal Herrian, Soziolinguistika Klusterrak 2011n egindako neurketaren arabera. Bilbon, Gasteizen eta Iruñean euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen dira.

Soziolinguistika Klusterrak 2011n egindako neurketaren arabera, euskararen erabilerak ez du gora egin azken bost urtetan eta oso gutxi igo da azken bi hamarkadetan. Iaz, Euskal Herriko kaleetan %13,3ko erabilera zuen euskarak; 2006an euskararen kale erabilpen maila %13,7koa zen. VI. Neurketa honetan Euskal Herri osoko 97 udalerri neurtu dira, eta 154.277 elkarrizketen zein 363.616 hiztunen informazioa bildu dute.

Bilbori dagokionez, zonalde erdaldunen bilakaera bera izan duela esan daiteke. 2006a arte erabileraren joera apalki goranzkoa izan bazen ere azken bost urtean zertxobait egin du behera. Ezagutza %25 ingurukoa da Bizkaiko hiriburuan, erabilera, aldiz, %3 ingurukoa baino ez.

Aipagarria da lehenengo neurketa egin zen urtean (1989) jasotako emaitzak eta iaz lortutakoak oso antzerakoak direla. 1989an bilbotarren %2,5 baino ez zen kalean euskaraz mintzatzen; gaur egun, berriz, %3,2ak hautatzen du euskara komunikatzeko tresna gisa.

Nabarmentzeko beste puntu bat da Bilbon, Gasteizen, Iruñean beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen direla. Soziolinguistika Klusterraren arabera, beste hizkuntza horiek, euskarari ez ezik, gaztelaniari ere eragin diote.

Herrialdeka, Gipuzkoan erabiltzen da euskara gehien: %32. Bizkaian %9, Nafarroan %6, Araban %4. Ipar Euskal Herriko daturik ezin izan dute eskuratu.

Trabatuta

Adin taldeari begira, neurketaren emaitzek diote haurrak direla euskara gehien erabiltzen dutenak: %19. Gainera, haurren presentzia eragin handiko aldagaia da euskararen kale erabileran. Izan ere, haurrak eta nagusiak elkarrekin daudenean jasotzen dira erabilera daturik altuenak, Gipuzkoan salbu. Haurrak eta nagusiak elkarrekin aritu, edo haurrak bakarrik aritu, erabilera antzekoa da Gipuzkoan: %45 ingurukoa.

Erabilera trabatuta dagoela diote ikertzaileek, duela hamar urtetik hona euskararen kale-erabileran ez baita aldaketarik izan. Euskal Herriko Kale-Neurketa egiten hasi zenetik, hogeita bi urteko epean, 2,5 puntu egin du gora euskararen erabilerak Euskal Herriko batez bestekoan. Hasierako edizio hartan, 1989an, %10,8ko erabilera jaso zen.

Azken hamar urteko epea hartuz gero, erabilera geldiune batean dagoela esan behar da, 2001eko erabilera 2011koaren berdina izan baitzen: %13,3.

Beste hizkuntzen presentzia indartu da

Inkestak beste hainbat datu esanguratsu jasotzen ditu. Frantsesa eta gaztelania ez diren beste hizkuntzen presentzia neurtu dute ikertzaileek. Horrela, azken 2006tik 2011ra honetan euskara, gaztelania eta frantsesa ez diren hizkuntzen erabilerak modu esanguratsuan egin du gora: %2,6tik %3,7ra pasatuz. Azterketa hau azken bi neurketetan baino ez da egin; aurretik ez ziren beste hizkuntzen erabilpenak jasotzen.

Datuetan sakontzeko aukerarik galdu nahi ez duenak, EHUko Udako Ikastaroetan Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabidea, datuen argitan izeneko jardunaldian parte har dezake uztailaren 16 eta 17an.

Informazio gehiago jasotzeko Soziolinguistika Klusterraren webgunera jo.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: