prestaldizkaria

Ertzaintzak M29ko greba eguneko istiluengatik atxilotuetako hiru deustuarrak dira

In Uncategorized on Ekaina 19, 2012 at 10:42 am

Martxoaren 29ko greba orokorrean Bilboko Buenos Aires kalean izandako istiluetan parte hartzea egotzita gaur goizean Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu, hain zuzen, bi poliziari eraso egitea leporatzen diete. Horietako hiru Irantzu Yaldebere deustuarra (adin txikikikoa),  Jon Tellaetxe deustuibarratarra eta Urtzi Martinez arangoitiarrak dira. Laugarren atxilotua Indautxuko Aitor Fernandez da. Atxiloketen aurkako manifestazio 20:00ean San Pedro plazatik abiatuko da.

Ertzaintzak aske utzi du Iratzu Yaldebe gaur goizean martxoaren 29ko greba orokorrean izandako istiluen harira atxilotutako gazte deustuarra. Adin txikikoa izanik epaiketa azkarra egingo diote etzi. Ertzaintzari eraso egitea, desordena publikoak egitea eta istiluetan parte hartzea egotzi diote. Gainerako atxilotuak epailearen aurretik igarotzeko zain daude.

Atxiloketen aurkako manifestazioa 20:00ean irtengo da Deustuko San Pedro plazatik eta auzoko kale nagusiak zeharkatuko ditu.

Azken greba orokorrean istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta Buenos Aires kalean gora eguerdiko manifestazioarekin bat egitera zihoazen hainbat lagunen artean. Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren hormetan grebaren aldeko pintadak egiten ari ziren hainbat gazte atxilotzera irten ziren epaitegi barruan zeuden agenteak eta ezezagunek harriak jaurti zizkieten, Herrizaingo Sailak jakitera eman zuenez. Osasun zerbitzuek buruan zauriak zituzten bi ertzain artatu zituzten.

Fernandezek zortzi urte espetxean igaro zituen eta iaz irten zen espetxetik. Irantzu Yaldebere adin txikikoa da. Fernandez, Yaldebere eta Martinezen atxiloketak 10:00ak aldera gertatu dira, atxilotuen lagunek azaldu dutenez. Jon Telletxea, berriz, 11:00ak pasatxo eraman dute. Dirudienez, Ertzaintza beste gazte baten etxean izan da baina handik alde egin du, bilatzen zuen laguna bertan aurkitu ez duelako.

 

INFO + Branka

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: