prestaldizkaria

Patinetan ibiltzeko prest? Hitzordua Euskalduna zubipean asteburu honetan

In Uncategorized on Ekaina 15, 2012 at 8:34 am

Ekainaren 16an eta 17an Bilbo Patinetan makro ibilbidearen zortzigarren edizioa antolatu du, bederatzigarrenez, Berdegunea Patinaje Klubak Bilboko Udalarekin batera. Urtetik urtera finkatzen joan den proba honen xedea, adin guztietako publikoa biltzea eta hiri kirol hori taldean, familian edo lagunekin batera praktikatzea du.

Aurreko edizioan bezala, aurten ere Haurren ibilbidea egingo da, oraingo honetan   2012ko ekainaren 16an (larunbata), arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Euskalduna zubipean dagoen Deustuko patinajeko pistaren inguruak bereziki txikientzat moldatutako ibilbidearen eszenatoki bilakatuko dira. Kaskoa eta babesak nahitaez erabili behar dira.

Ibilbide erraza eta konplikaziorik gabea

2012ko ekainaren 17an (domeka), hiriko bide nagusiak patinak lehen aldiz jartzen dituzten edo rollers ak gustuko dituzten pertsonentzako ibilbide egoki bihurtuko dira.

Horretarako, ia 10 kilometroko ibilbide erraz eta konplikaziorik gabea antolatu du antolakuntzak, familia osoak, handi zein txikiek, inbertsio handirik behar ez duen aisialdiko aukera erraz horretan parte har dezaten.

Bederatzigarren edizio honetako ibilbideari hasiera emateko, parte-hartzaile guztiak Euskalduna zubi azpian dagoen Deustuko  patinaje pistaren inguruetan bilduko dira goizeko 10:00ak aldera. Handik ordu erdira, 10:30etan, zortzigarren ediziorako prestatutako ondorengo ibilbidea egiten hasiko dira:

  • Botikazar erriberako patinaje pista- Morgan kalea- Botikazar zabalgunea-  Euskalduna zubia- Jesusen Bihotza plaza- Kale Nagusia- Máximo Aguirre- Poza Lizentziatua- Iparraguirre- Juan de Ajuriaguerra- Ercilla- Mazarredo zumarkalea- Aiala Kantzilerra- Hurtado Amézaga- Plaza Biribila- Buenos Aires- Udaletxeko Zubia- Sendeja- Epaltzaren Alarguna- Areatza pasealekua- Arriaga- Erribera- Mesedeetako Zubia- Martzana kaia- San Anton Zubia- Donibane- Erribera- Arriaga- Areatza- Sendeja- Ernesto Erkoreka- Campo Volantín- Unibertsitateak etorbidea- Botikazar Erribera- Morgan- Botikazarreko patinaje pista.

Ibilbide osoa stopper-ek –Berdegunea Patinaje Klubeko monitoreak eta boluntarioak- zuzenduko dute, parte-hartzaileak adierazitako ibilbidetik atera ez daitezen. Gainera, laguntza eskainiko diete pausu konplexuak gainditzeko edo bidean dauden jaitsierak egiteko adinako maila ez duten pertsonei.

Proba 12:30etan amaituko da Zorrotzaurreko patinajeko pistan. Gainera, han, probaren babesle batek emandako hainbat produktu zozketatuko dira.

Izena emateko epea

Ekainaren 16ko haurren ibilbidean nahiz ekainaren 17ko Familia ibilbidean izena emateko epea dagoeneko irekita dago. Oraindik erregistratu ez diren pertsonek izena eman ahal izango dute Berdegunea Patinaje Klubaren bulegoetan (Luis Power kalea, 10), astegunetan goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik  20:30ak bitarte, edo klubaren web orrian (www.cdzonaverde.com).

Haurren Ibilbideko inskripzioekin batera, gurasoen baimena aurkeztu behar da. Baimen horren inprimakia eta baldintzak Patinaje Klubaren web orrialdean aurki daitezke. Haurren Ibilbidean izena emateko euro 1 ordaindu behar da.

Ekainaren 17ko Familia Ibilbideari dagokionez, kirol saio horretan azken ordua baino lehen izena ematea gomendatzen du antolakuntzak. Hala ere, atzera dabiltzanek domekan bertan eman ahal izango dute izena, goizeko 9:00etatik 10:00etara. Familia Ibilbidea 3 euro kostatzen da (5 euro kobratuko zaizkie uztailaren 10ean bertan izena ematen dutenei).

Argazkia Pablo Viñas

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: