prestaldizkaria

Bilbo da hizkuntz eskubideak gehien urratzen dituen udalerria; Deustualdeko kexak

In Uncategorized on Ekaina 12, 2012 at 4:10 pm

Ekainaren 7an argitaratu zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokiak hizkuntza eskubideen egoeraren 2011ko txostena eta, beste behin ere, Bilbo hizkuntza eskubideak gehien urratzen diren Euskal Herriko udalerrien artean agertzen da, Iruñearen atzetik. Txostena aztertzean, besteak beste, Deustualdean eginiko hiru salaketa topatu ditugu.

Bilboko Udala izan da kexa gehien jaso duena. Kexen arrazoiak hauexek izan dira: obretako kartelak eta oharrak gaztelania hutsean paratzea, udal zerbitzuetan euskaraz egin ezin izana, aplikazio informatikoek emandako erantzun automatikoak gaztelania hutsean herritarrak aplikazioan euskaraz egin arren… Beste batzuk kale izendegia gaztelania hutsean egoteagatik, isun bat gazteleraz betetzeagatik eta Alhondiga Bilbaok bidalitako e-posta gazteleraz izateagatik, nahiz eta herritarrak aurretik behin baino gehiagotan euskaraz bidaltzeko eskatu.

Deustualdeko kexak
Gutxienez hiru dira Deustualdean hizkuntza eskubideen urraketagatik iaz jarritako salaketak. Behatokiak jasotako kexen artean, bi San Inazioko liburutegiari dagozkio eta bat Deustuko kiroldegiari.

1) Bilboko Udal Liburutegien sareari buruzko web gunean San Ignazioko liburutegiaren helbidea ez dago zuzen idatzia euskaraz: Dirección. Etorbidea Agirre Lehendakariaren 170 48015 Bilbao.

2) Abenduaren 29an San Ignazioko liburutegian liburua mailegatzera joan den herritarra euskaraz egin eta gaztelaniaz egiteko eskatu diote.  

3) Deustuko kiroldegian informatzera joan zen herritarra euskaraz zuzendu zitzaien langileei eta euskaraz egiteko esan zioten, ez mesedez ez ezer ere. Abenduaren 26an goizeko 10ak aldera izan zen.

Bilboko kexen zioa
Kale eta obretako kartelak gaztelaniaz.
Aplikazio informatikoek emandako erantzunak gaztelaniaz.
Zerbitzua euskaraz jasotzerik ez.
Sare sozialak gaztelaniaz.

Bilboko Udalak 2011 urtean jaso dituen kexa guztiek lege-urraketa izaera dute.

Bilboko Udalari buruzko informazioa Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2011 izeneko txostenean 177. orritik aurrera aurki daiteke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: