prestaldizkaria

Hizkuntz eskubideak gehien urratzen dituen Euskal Herriko udalerrien artean Bilbo agertu izana salatu du Bilduk

In Uncategorized on Ekaina 11, 2012 at 5:38 pm

Ekainaren 7an argitaratu zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokiak hizkuntza eskubideen egoeraren 2011ko txostena eta, beste behin ere, Bilbo hizkuntza eskubideak gehien urratzen diren Euskal Herriko udalerrien artean agertzen da, Iruñearen atzetik. Txostena aztertuta, Bilduk Bilboko udal gobernuak euskararekiko duen begirune eza salatu eta Sabin Anuzitaren agerraldia eskatu du. 

Txema Azkuenaga bozeramaleak gogoratu du Bilbo dela Euskal Herrian euskaldun gehien biltzen dituen udalerria eta, “aldi berean, urtez urte, Bilboko Udala dela euskara ez bermatzeagatik salaketa gehien jaso duenetariko bat”.

Euskara urratzaileen artean Musika Eskola, Alondegia eta Bilbao Kirolak azaltzen dira, besteak beste. Hori dela eta, aipatutako udal erakundeetako Bilduko ordezkariek azalpenak eskatuko dituzte administrazio kontseiluetan.

Azkuenagak, Bilbo urtero hizkuntza eskubideak urratzen dituen udalerrien zerrendaren hasieran kokatua agertzeak agerian uzten duela eta “Bilbon euskaldunok bigarren mailako herritarrak garela”, adierazi du.

Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza izanda, mendeetako jazarpenaren eta bazterketaren ondorioz, haren hedapena eta erabilera oso mugatuta daude. Hori dela eta, Bilduk ezinbesteko jotzen du euskarari lehentasuna aitortzea.

Udalari, Bilbotarrek normaltasun osoz eta dagokien eskubidez, euskara alor eta eremu guztietan erabili dezaten neurri zehatzak aplikatzeko eskatuz.

Euskararentzako lehentasunezko tratamendua aldarrikatu du Azkuenagak “eta horretarako Udalak neurriak hartu behar ditu, benetan, Bilbon euskaraz bizitzea posible izango dela bermatzeko”.

INFO + Behatokia

Bilboko Udalari buruzko informazioa Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2011 izeneko txostenean 177. orritik aurrera aurki daiteke

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: