prestaldizkaria

Gaizka eraman ez dezaten eta Rupi askatzeko mobilizazioak San Inazion

In Uncategorized on Ekaina 11, 2012 at 11:02 am

Joan den ostegun eta ostiralean San Inazioko auzotarrak mobilizatu egin ziren kamiseta laranjak jantzita. “Alarma” zioten pegatina zuriak banatzen jardun zuten Alberto Marin “Rupi”-ren askatasuna eskatzeko eta Gaizka Astokizaga espetxeratu ez dezaten eskatzeko. Bi auzotarrei launa urteko espetxe zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak.

San Inazioko bi gazteei eta Santutxuko Alex Bustinduiri Espainiako auzitegiak aurretik jarritako zigorra sei urtetik laura jaitsi diete.

Marin espetxean dago 2010eko apirilean Ertzaintzak atxilotu zuenetik. Poliziaren eskuetan inkomunikatuta igaro zituen lau egunetan tortura psikologiko gogorrak jasan zituela salatu zuen epailearen aurrean. Astorkizaga eta Bustindui, ordea, kalean daude. Bustinduik egun batzuk eman zituen espetxean, baina bermepean aske geratu zen handik gutxira. Orain, noiz atxilotu zain daude biak.

Hiru bilbotarrei 2009an Deustuko banketxe batean lehergailu bat jarri izana leporatzen diete.

INFO + SANI EZPAM MUGIMENDUA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: