prestaldizkaria

Deustu ametsez puztuko dute Gazte Topaketetan

In Uncategorized on Ekaina 11, 2012 at 3:46 pm

Asteburu honetan Deustuko Gazte Eragileen Koordinadorak antolatutako Deustuko Gazte Topaketak egingo dituzte eta larunbatean zein igandean hainbat ekintza burutuko dira auzoko gazteen arteko harremanak sendotzeko eta horiei begirako alternatiba berriak sortzeko.

Duela hiru urte inguru sortu zen auzoko eragileen harremana eta elkarlana sustatzea eta bermatzea helburu duen Deustuko Gazte Eragileen Koordinadora eta asteburu honetarako Gazte Topaketak antolatu ditu. Urtebete eman dute egitasmoa prestatzen eta ekainaren 16 eta 17an ekintza ezberdinak burutuko dituzte eragile gazteen arteko harremanak estutzeko, eragileetan lanean ez dauden gazte koadrilekin harremanak sortzeko zein sakontzeko eta elkarren artean auzoko gazteen errealitatearen inguruan hausnartu eta alternatiba berriak eraikitzeko.

Era berean, “Azkunak bultzatu nahi duen hiri ereduari” aurre egin eta Deustu parte hartzailea, anitza, feminista, aurrerakoia edota kultura ezberdinak batzen dituena eraiki nahi dute. Argi daukatelako gazteek bizitza kalean egiten dutenez, euren espazioa behar dutela, eurek eraikia eta eurek antolatua.

Guzti horren aurrean, larunbat eta igandean, euren helburuak indartzeko asmoz hainbat ekintza egingo dituzte. Ekainaren 16an, 11:00ean topaketen aurkezpenarekin abiatuko dira eta 11:30etan flamenko, mural, antzerki, mugikor eta ordenagailuetarako korto-bideomuntai eta militantzia ereduak aztertuko dituzten tailerrak egongo dira. Eguerdiari begira, 13:30etan ginkana poteoa burutuko dute auzoan zehar eta 15:00ean bertso-hop bazkariaz gozatuko ahalko dute parte hartzaile guztiek. 17:30etan hitzaldi ezberdinak eskainiko dituzte; EHNEko lagunek “Elikadura subiranotasuna” landuko dute; okupazio bulegoko kide bat okupazioaz arituko da; Borja Sarrionandiak “Deustu Gerra Zibilean” gaia jorratuko du; Prohibido recordar filma ikusgai egongo da bideoforumean eta “Zergatik izan behar dugu gazte iraultzaileok feminista?” zein Cannabis kontsumitzaileen elkarteei buruzko hitzaldiak ere egongo dira. 19:30etan triki poteoa hasiko da eta 21:30etatik 22:30etara afarirako prestatutako bolatak hartu beharko dira. 22:30etan Mandoleren eskutik Kakarraldo festa egingo dute (rumba) eta 24:00ean DJ Hulkek giroa alaituko du.

Igandean, hilaren 17an, 09:00ean esnatze folklorikoa izango dute auzoko frontoian lotan geratutako lagunek eta euren gauza guztiak batu beharko dituzte 09:45etan gosaria hartzeko. 10:30etan, “Ametsez puztera goaz!” dinamika egingo dute; 11:00ean “Deustu ametsez puztera goaz: alternatibak sortzen!” dinamika eta mahai ingurua burutuko dituzte eta 13:30etan piropo poteoa egongo da. Asteburuari amaiera emateko, 15:00ean bazkaria egongo da eta 16:30etan amaierako agurraren ekitaldia.

Topaketetan parte hartu ahal izateko izena eman beharra dago deustukogaztekordia@gmail helbide elektronikora izena bidalita edota larunbatean bertan, goizeko 10:00ean egingo den izen ematean. Bazkariei begira, barazkijaleek ez dute inolako arazorik izango baina zeliakoek edota alergiarenbat dutenek, izen ematean esan beharko dute.

Hona hemen topaketetako abestia, ikasten joan zaitezten!

http://www.youtube.com/watch?v=0159a061mh4&feature=player_embedded

Iturria: Branka

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: