prestaldizkaria

San Inazioko gazteen aurkako epaiak izaera politikoa duela diote auzokideek

In Uncategorized on Maiatza 29, 2012 at 7:51 am

80 bat lagunek parte hartu zuten San Inazioko Herri Bilguneak deituta Alberto Marin eta Gaizka Astorkizaga gazteei elkartasuna adierazteko eta lau urteko espetxealdia betetzera zigortzen dituen epaia salatzeko ekitaldian maiatzaren 24an.

San Inazioko hainbat auzokidek, 80 bat antolatzaileen esanetan, Alberto Marin “Rupi” eta Gaizka Astokizaga auzokideei lau urteko espetxe zigorra ezarri dietela salatzeko elkarretaratzea egin zuten joan den ostegunean.

Sarrikoko metro geltokian egindako protestan Marinen eta Astorkizagaren aurkako ebazpena “politikoa” dela salatu dute, eta onartzen ez dutela adierazi.

San Inazioko Herri Bilguneak ekimena abiarazi du Astorkizaga “eraman ez dezaten” eta Marin “askatzeko”, eta helburu hori lortzeko bidean egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko eskatu diete auzotarrei.

Marin Badajozeko espetxean dute preso egun, baina Astorkizagak eta eurekin batera zigortutako Alex Bustindui santutxuarrak kalean jarraitzen dute. Hiruei launa urteko espetxe zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak ostegunean.

Hiru gazteen aurkako zigorra atzo jakinarazi zuen Espainiako auzitegiak aurretik jarritako zigorra sei urtetik laura jaitsi ostean. Marin, Astorkizaga eta Bustinduiren defentsak helegitea jarri zuen hasierako epaiaren aurka eta zigorrak apur bat arintzea erabaki du azkenik Auzitegi Nazionalak.

Marin espetxean dago 2010eko apirilean Ertzaintzak atxilotu zuenetik. Poliziaren eskuetan inkomunikatuta igaro zituen lau egunetan tortura psikologiko gogorrak jasan zituela salatu zuen epailearen aurrean Marinek. Astorkizaga eta Bustindui, ordea, kalean daude. Bustinduik egun batzuk eman zituen espetxean baina bermepean aske geratu zen handik gutxira. Orain, noiz atxilotu zain daude biak.

Hiru bilbotarrei 2009an Deustuko banketxe batean lehergailu bat jarri izana leporatzen diete.

 

Iturria: Branka

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: