prestaldizkaria

Pabilioi 6n antzerkia, musika eta Tabernas Fantasticasen saioak asteburuan eta astelehenean

In Uncategorized on Maiatza 29, 2012 at 2:13 pm

Behibi’s konpainiak ‘No es fácil’ antzezlana eszenaratuko du ekainaren 1, 2 eta 3an, Patricia Franco dela agerraldiko protagonista eta Espe López zuzendaria. Ekitaldiak Irrintzi Ibarrolak Pabilioi 6ko atarian eskainiko dituen kontzertuekin osatuko dira.

‘No es fácil’-eko protagonistak hainbat diziplina jorratzen dituen artista polifazetikoa da baina, filosofo klasikoen antzera, zalantzaz beterik dago eta bere egunerokotasuna galderaz josita. Galderak gainetik kendu ezinik dabil eta ‘hau da emakumea izatea?’, ‘euskalduna naiz nire gurasoak kanpotarrak izan arren?’, ‘nola egon naiteke bakarrik emakume azkarra eta erakargarria izanda?’, ‘bikotearekin edo bakarrik?’, ‘zenbat eszena- zuzendari ospetsu ezagutzen dituzue?’, ‘e?’, ‘zer da artea, kontsumismorako merkantzia edo edonork eskura dezakeen sorkuntza lana?’, ‘non da aspaldiko neskato hura?’, ‘non da nire bizitza?’ bezalako zalantzei aurre egin beharko die.

Bestalde, datorren astelehenean, ekainak 4 (20.00ean), Tabernas Fantasticas ekimenaren beste saio bat izango da, ekitaldiko protagonista Libert Forti (Bolivia, 1919) dela. Forti COBko (Central Obrera Boliviana) kultura aholkularia, Nuevos Horizontes antzerki taldea eta argitaletxean sortzailea eta betidaniko anarkista da. Gaur egun, antzerkirako eta bizitoki duen Tupiza (Boliviako) gizartearentzat egitasmo berriak sortzen dihardu. Fortik burutuko duen ekitaldia Laboratorio Tecnico Invisible-Esku Beltza eta Pabilioi 6k antolatu dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: