prestaldizkaria

Jakintza Librearen III. Jardunaldiak: ‘Sarean jaioberriak’

In Uncategorized on Maiatza 29, 2012 at 7:56 am

Azkue fundazioak aurten ere Jakintza Librearen III Jardunaldiak ospatuko ditu. Aurtengo gaia ‘Sarean jaioberriak. Mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak’ izango da. Maiatzaren 30ean Bilbon, Euskararen Etxean ospatuko dira.

Jardunaldien barruan, komunikabideetako mahai ingurua, Euskararen Interpretazio Zentrora bisita, Storytelling tailer bat, sarean jaio eta gizartearen partaidetza eskatzen duten egitasmo ezberdinen aurkezpenak eta bukatzeko, Alfonso Alcantararen hizaldia izango dira.

EGITARAUA:

Jardunaldietan parte hartzeko izena eman behar da hemen: http://www.jakintzalibre.org/

Jardunaldiak doakoak dira.

10.00etatik-12.00etara:  Kazetaritza berria sarean. Komunikabideetako mahai ingurua.

12.00etatik-13.30etara: Euskararen Interpretazio Zentrora bisita.

Bisita hau eredutzat hartuko da arratsaldeko saioan Storytelling-ari buruzko tailerra bideratzeko (@filmatu-ren eskutik)

13.30etatik-14.00etara: Pintxoak

16.00etatik-18.00etara. Tailerra: Storytelling. Sarean historiak sortuz.

Alvaro Andoin (@filmatu). Smartphone-kin eduki multimediak sortzeko eta sare sozialetan hedatzen eta partekatzen ikasteko tailerra.

18.00etatik-19.30etara: ‘Sarean jaioberriak’, hitzaldiak.

Sarean, mundu digitalean, sortutako egitasmoak dira guztiak, off line mundura zuzentzen direnak gizartearen onurako, honen laguntza jasotzeko edo partekatzea eta sarean lankidetza lortzeko asmoarekin.

  – Xabi del Rey (www.hermeneus.es): jakiak zuzenean ekoizleengandik erosteko online plataforma.

– Iker Sagasti (www.dirutza.com): euskal kulturarekin lotutako egitasmoak bideratzeko crowfounding plataforma.

– Kerobia (Supernnova proiektua): Kerobia musika taldeko diska berriaren egitasmoa, crowfounding formularen bidez gauzatuko dena.

– Arantza Mesa (Donearte ekimena): ONG 2.0 kasua.

– Alvaro Andoin (Filmatu): sarerako istorioak sortzen, Storytelling egitasmoa.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: