prestaldizkaria

‘Wilt’-en euskarazko bertsioa bihar eta etzi Arriagan

In Uncategorized on Maiatza 22, 2012 at 11:22 am

‘Wilt (Panpina puzgarriaren hilketa)’ istorio komikoa euskaraz eskainiko da bihar, maiatzak 23 eta ostegunean maiatzak 24ean Arriaga Antzokian arratsaldeko 8etan. Egun berberetan, halaber, goizeko funtzioak eskainiko dira 11:00etan taldeei begira eta salneurri bereziarekin. Tom Sharperen lan hau, berak argitaratutako arrakastarik handienetakoa, Ados Teatroaren eskutik antzeztuko da.

Mikel Laskurain, Isidoro Fernandez, Aitziber Garmendia, Miren Goienola, Koldo Losada eta Fernando Ruiz (azken 2 hauek txandakatuz rol batean) izango dira aktoreak.

Garbi Losadak zuzenduko du ‘Wilt’, 30 ikuskizun baino gehiagoren egile eta zuzendaria. Losadak egokitu du, halaber, eleberri hau Jose Antonio Vitoria zuzendari eta gidoigilearekin batera. Dorleta Urretabizkaiak euskaratu du lana, Marko Tomasek landu du eszenografia eta Joxan Goikoetxeak  musika. Arriaga Antzokiak 2011 – 2012 antzerti programazioa itxiko du euskaraz antzeztutako obrarekin.

‘Wilt’ eszenatoki batean estreinakoz ikusteko aukera izango dute ikusleek. Ados Teatroak euskaraz taularatuko du best-sellerra, gaztelaniaz edota edozein hizkuntzatan baino lehen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: