prestaldizkaria

Mintza Eguna 2012: Santurtzin, ekainaren 2an

In Uncategorized on Maiatza 22, 2012 at 11:31 am

Topaguneak, Bai Esan Santurtzin Euskaraz elkarteak eta AEK-k Mintza Eguna antolatu dute, mintzalagunen ikasturte bukaerako festa. Aurtengo edizioa, zazpigarrena, Santurtzin izango da, ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu da, Santurtziko Udalaren eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin.

Zer da Mintza Eguna?

Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun eta solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera da Mintza Eguna. Egitasmo hauek  Euskara Elkarteek, euskaltegiek eta euskalgintzako beste zenbait eragilek kudeatzen dituzte, eta  mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa eskaintzen dio jaiak. Santurtziko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko, eta mingainak dantzan jartzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Aurreko urteetan oinarrituta, 400 lagun inguru batuko direla aurreikusten da.

Egitaraua

Aurten lehen aldiz, ume eta gurasolagunentzako (gurasoentzat bereziki osatutako mintzapraktika aldaera) jolasak egongo dira,  kideek beren seme-alabekin jolasteko aukera izan dezaten.

Bestalde, Santurtziko herriak ematen dituen aukerak baliatuz, jaia oinarri izango duen egitaraua osatu da. Besteak beste, bazkalostean mintzapraktika egitasmoen bilakaeran parte hartze eta garrantzia berezia izan duten zenbait erakunde eta lagun sarituko dira.

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan

12:00 Ibilaldi gidatua / Ume eta gurasolagunentzako jolasak

13:30 Berba Kalejira

14:30 Bazkaria Gernika Parkean

16:30 Sari banaketa eta bertsolariak

17:00 Erromeria “Aldats” taldearekin

20:00 Kantu-triki-poteoa

Bazkarirako txartelak

Maiatzaren 25era arte eskuratu daitezke bazkarirako txartelak, herriko mintzapraktika dinamizatzaileen bidez. Helduen menua (20€) eta umeena (10€) egongo dira. Barazkijale eta zeliakoek menu berezia izango dute, baina aldez aurretik luzatu behar dute eskaera (umeak edo helduak diren zehaztuz).

Mintzapraktika egitasmoak

Mintzapraktika egitasmoak euskara jakitetik euskaraz aritzeko jauzia ematen laguntzeko sortu ziren. Donostiako Bagera elkartea izan zen aitzindaria, 1993an, eta gaur egun 4.800 mintzalagun baino gehiago daude Euskal Herri osoan. Bospasei lagunek osatutako talde txikiak dira, eta astean behin biltzen dira. Berbalagun, mintzakide edo solaslagun izena ere hartzen dute, Euskal Herri osoko 80 herri eta eskualdetan zabalduak daude. Azken urteetan, bereziki indartu dira hirigune handietako egitasmoak (Donostialdea, Gasteiz, Iruñerria eta Bilbo zein inguruko eskualdeak).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: