prestaldizkaria

Sinadura bilketa hasi dute HABEk euskara ikasleei diru-laguntzak kendu dizkiela salatzeko

In Uncategorized on Maiatza 10, 2012 at 9:36 am

Euskara maila azterketa gainditu ondoren jasotzen zituzten diru-laguntzak “kendu dizkietela” eta azterketa egiteko “mugak ezarri” dizkietela salatzen dute AEK eta IKAko ikasleek. HABEko zuzendariari ematekoak diren bost puntuko adierazpena babesteko sinadura bilketa abiarazi dute.

HABEk ikasleen diru-laguntzak kendu zituenetik, gai hau euskaltegietan, sektoreko bileretan… hizpide izan dute. Martxoan egoera salatzeko zerbait gehiago egitearen beharra agertu zuten eta harrezkero IKA eta AEK elkarrekin ari dira EAEko euskaltegietan maiatzaren 25era arte luzatuko den sinadura bilketa bultzatuz.

Bost puntuko adierazpen orrian zera diote euskara ikasleek HABEko zuzendariri:

1- Diru eta denbora ugari eskaini dizkiogu euskara ikasteari, Euskal Herriko berezko hizkuntza ikasteari

2- Euskara ikasteak ez luke horren garesti izan behar, are gehiago, dohainik izan beharko luke

3- Euskara ikastea eta erabiltzea eskubidea da, Autonomia Estatutuak berak jasotzen duen bezala

4- Lopez lehendakariak esana da kulturan inbertitzea aberastasunean inbertitzea dela

5- ONUren Kartan ere jasoa dago hizkuntzak, ondare diren aldetik, babestu egin behar direla

Hori dela eta, hartutako erabakia “lehenbailehen atzera botatzeko” eskatzen diote HABEko arduradunei eta ebazpena kaleratu aurretiko ikasleek zituzten “aukerak berriro indarrean jartzeko”.

  1. Ez bakarrik AEK edo IKAko ikasleak. Esaterako, Bilbon ikasleen %65 osatzen duten ELKARLANeko euskaltegietan eta, pentsatzen dut udal euskaltegi askotan ari direla sinadura horiek batzen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: