prestaldizkaria

Larunbatean hasiko da Euskal Jaia Arangoitin (egitaraua)

In Uncategorized on Maiatza 3, 2012 at 8:42 am

2012ko Arangoitiko Euskal Jaia gainean dugu jada, aurten ekitaldiz beterik gainera. Auzoan gero eta jende gehiagok parte hartu nahi du, horregatik aurten nobedade asko dakar programak.

Berrikuntzak: Arangoitiko eskolako eta Intxixu Ikastolako umeen arteko saskibaloi partidua, auzoko koroaren ekitaldia… gehi beste urtetan egindako ekimen arrakastatsuak: pala txapelketa, Orkrestaren kalejira, eskupilota partidua… hori bakarrik lehenengo asteburuan!

Astean zehar, ekimen kulturalak izango dira nagusi, edade guztietarako, hori bai. Ipuin kontalaria, zine forumak, Pedro Zuberogoitiaren hitzaldia, eta ostiralean, asteburua ondo hasteko, dantza ikastaro express-aren ostean, kantubira Berbaizuko kantugintza taldekoekin!

Bigarren asteburua da potoloena, duda barik, ekitaldi askorekin. Larunbat 12an, goizean haur jolasak, erraldoiak, puzgarriak, euskal dantzak, gero herri bazkarirako gose egoteko. Bazkalostean, mus txapelketa, erromeria, umeentzako antzerkia (“Maddi Pirata”), kalejira bertsolariekin ta amaitzeko eguna, Arangoitiko Batuke Bulegoaren kalejira!

Eta igande goizean, nola ez, artisautza eta nekazal azokaz gain, gaiteroen kalejira, joaldunen kalejira, eta Iñaki eta Inaxio Perurena harrijasotzaileen erakustaldia, parkinean.

Bueno, hau dena ez da bakarrik antolatu, auzoko elkarteek gogor egin dute lan, hala nola Haizealde, Bihotzaran, Gazte Asanblada, Batzokia, Bihotz Alai Folklore taldea eta Bilboko Udala. Laguntzaileak asko dira ere: eskola, gurasoen elkartea, Kizkitinak, merkatari gehienak, jai batzordea… denei milesker eta zorionak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: