prestaldizkaria

Bilboko HAPO berria aztergai hirigintza jardunaldietan

In Uncategorized on Apirila 30, 2012 at 3:13 pm

Bildu udal taldeak erronka berria du antolatu dituen Hirigintza Jardunaldiekin. Bilboko Udalak, datorren ikasturteari begira, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) eraldatzeko abiatuko duen prozesua aitzakia bezala hartuta, Bilboko hiri ereduaren inguruko analisia eta gogoeta kritikoa egitea proposatu nahi du.

“Bilbo bizi, erabaki eta eraiki” lelopean burutuko diren jardunaldien jomuga eta aztergaiak hauek dira:

-Bilboko hiri ereduaren inguruko analisia eta gogoeta kritikoa egiteko eremua.

-Elkarlana sustatzeko topaketa eremua.

-Esperientzia ezberdinen arteko zubi eta harreman eremua.

-HAPO berriaren eraikuntzen parte hartzeko interesa duen ororentzako formazio eremua sortzea.

Honela bada, Bilboko elkarte eta taldeei, maiatzaren 10, 11 eta 12an La Bolsa udaltegian antolatutako formazio saio irekietan esku hartzeko deia luzatzen du Bilduk, jardunaldi hauetan denetiko iritziak jasotzea baita alderdiaren erronka.

INFO + Bildu

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: