prestaldizkaria

“Esker oneko ikusleak dira umeak”

In Uncategorized on apirila 27, 2012 at 10:19 am

‘Ahatetxo Itsusia’ antzezlana estreinatu berri du Elgoibarren Arangoitin bizi den Ugaitz Alegria ondarrutarrak. Musikala gustuko du eta gehienetan dantzatzea tokatzen zaio. Euskal Herrian eta euskaraz lan egiteagatik pribilegiatutzat du bere burua.

Glu Glu Produccionesek ekoitzitako Ahatetxo Itsusian sei bat pertsonaia egiten ditu Ugaitzek. Horiek guztiak animaliak dira eta ideiak hartzeko dokumentalak eta marrazki bizidunak ikusten dituela esan digu. Elgoibarren estreinatu dute antzezlana apirilaren 22an eta hainbat herritan taularatuko dute, besteak beste, Zumaian, Bergaran, Astigarragan, Gernikan eta Durangon.

2006tik lanean dabil Glu Glurekin eta beti Galder Perezen zuzendaritzapean. Max Sarirako hautagai den deustuarrarekin lan egitea “luxua” dela esan digu Ugaitzek. Hain zuzen, Hiru txerritxoak, Txanogorritxu eta marrubi zaporeko gaztainak, Kanpaiak jo bitartean, Anbotoko Mari eta Orrazi galdua, Nick Maritxu Nick Bartolo eta Arratoitxo Pinpirina antzezlanetan parte hartu du. Horietako asko umeei zuzenduta daude eta horiek “esker oneko ikusleak” direla argi du aktoreak.

Kultura arloan egindako murrizketak direla eta, helduen antzezlanetan “beherakada itzela” egon da, baina herrietan dirua umeen antzerkirako bideratzen dutela eskertu du Ugaitzek. Horren harian, Euskal Herrian, batik bat, euskaraz eta gustuko duen horretan lan egiteagatik pribilegiatutzat du bere burua Ugaitzek: “Garai zaila hau da eta orain banabil lanean, zorionez eta pozez, eta ez dakit noiz arte iraungo duen”.

Telebista

Goenkaleko kapitulu bat prestatzea “oso azkarra” dela gogoratu du Ugaitzek, izan ere, Txusen papera egin zuen denboraldi batez. Horrez gain, Kuxkuxeroak eta Martin eta Pelotarin ere agertu da. Canal Euskadiko Fresco Freskue jaietako programan, berriz, aurkezle lanetan ibili zen lau urtez.

Koreografo

Maitane Zalduegirekin ikasi zuen dantzan eta  antzezlan gehienetan dantzatzea tokatzen zaio Ugaitzi.  Ahatetxo Itsusian zuzenean abesten eta dantzatzen duenez, “arnasketa kontrolatzen” jakin behar dela azaldu digu. Oso gustuko du musikalaren generoa eta ETBrentzako bi koreografia egin ditu: Voy a mil saioa eta Gaztearen bideoklip lehiaketa iragartzeko. Azken horretan, Michael Jacksonen Thriller kantaren erritmora dantzatzen dute Gazteako sei aurkezleek.

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: