prestaldizkaria

Penadas por la Ley: punka sasoian

In Uncategorized on Urria 30, 2012 at 3:22 pm

Ia 20 urteren ondoren eta Atlantikoa gurutzatu eta gero, talde honek hasierako gogo berdinekin jarraitzen du musika egiten. “Sueña, Vive & Peca” deitzen da hiru neska hauen azken diskoa eta hurrengo hilabeteetan lana aurkezten ibiliko dira han-hemenka.

Penadas por la Ley taldea Argentinan 90. hamarkadan sortu zen eta egun Arangoiti auzoan zaudete entsaiatzen. Kontaiguzue pixka bat zuen historia.

Taldea 1993. urtean jaio-tzen da La Platan Fabianarekin. Bi urte eta gero Natalia (Tigrekoa) elkartzen da, eta entseatzen hasten dira. Zazpi ordu bidaiatzen dute bi orduko entsegua egin ahal izateko, distantzia luzea baita. 1997an Sexo Débil? haien lehen diskoa grabatzen dute, leku ezberdinetatik aurkeztuz, Uruguay, Brasil, Argentina… 2001. urtean Atlantikoa gurutzatu eta Bilbon finka-tzen dira, non kaña ematen jarraitzen duten. 2010. urtean Maider, oraingo bateria jolea gehitzen da. Taldeak,  Arangoitin entseatzen jarraitzen du.

Sueña, Vive & Peca diskoak punk zuzenaz eta gordinaz osatutako 14 kanta ditu. RRVa (Rock Radikal Vasco) zuen genetikoan txertatuta daramazuela esango nuke…

Argentinan musika hori entzuten genuen, La Polla, MCD, Cicatriz… gainera musika hori izan zen hasieran batu gintuena (Fabi eta Naty).

Punka moda bat baino gehiago dela argi dago, baina kapitalismoa orain dela asko hasi zen bizimodu honetatik etekinak ateratzen, La Polla Recordsen Moda Punk en Galerias estribilloak edota Dead Kennedyseko Anarchy for Sale hitzek esaten zuten bezala. Zer diozue? Punka moda baino gehiago da?

Badakigu kapitalismoak denari etiketa bat jartzen diola, denetik etekin ahalik eta handiena ateratzen saiatzen dela, adibidez, estetikaren bitartez. Gure ustez, punka bizitzaren aurrean jarrera bat da, estetika hori izan ez arren. Modak, datozen moduan badoaz, baina zure jarrera horrek bizirauten du.

Euskarazko letra bat egitera animatu zarete… oso polita geratzen da euskara argentinar azentoarekin… Zeren inguruan hitz egiten dute hitz horiek?

Bidegurutzea abestiak persona guztiok gure bizitzan hartzen ditugun erabakietaz hitz egiten du. Erabaki horiekin sortzen goazela gure bizitza eta bizitzea bera gogorra den arren, bakoitzaren zoriontasuna geure eskuetan dagoela.

Disko honetan kolaborazio asko izan dituzue: Josu Korsostegi (Parabellum), Natxo eta Martin (Cápsula), Afrika (La Soga del Muerto)… Ideia oso polita. Nola sortu zen kolaborazioen ideia?

Inguruan daukagun jendea da, haiekin gauza asko bizi izan ditugu eta diskoan ere haiekin egon nahi genuen. Natxo, adibidez, taldean egon zen bateria jotzen eta diskoan, Bonus Tracks abestietan berak jotzen du.

Imaginatzen dut diskoa hurrengo hilabeteetan aurkeztuko duzuela… Bizkaian Penadas entzuteko aukera izango al dugu?

Bizkaian emango dugun hurrengo kontzertua Edaska tabernan izango da, Barakaldon, azaroaren 17an. Horretaz aparte, beste kon-tzertu batzuk lotuta dauzkagu: azaroaren 10ean Jimmy Jazzen (Madrid) eta 24an Hell Doradon (Gasteiz). 2013ko martxoan Mexikora goaz, Bambam Recordsek diskoa editatu du Mexikon eta aurkeztera goaz.

Amaitzeko zer edo zer esan nahi duzue?

Eskerrak eman PREST! aldizkariari elkarrizketa hau egiteagatik eta gure berri izateko bideak gogoratu nahi dizuegu:

penadasporlaley@gmail.com  

www.myspace.com/penadas.por.la.ley  

Sueña, Vive & Peca diskoa bost euroren truke eskuratu ahal izango duzue Izeki eta Atxuri tabernetan.

Zorionak Penadas!

Testua: Ivan Barrio

Argazkiak: Penadas por la Ley

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: